Bilbo, 2020ko irailaren 28a



          Jaun/andre hori:



                    Aurreko astean zuzendaritza-talde berriak eskatu zigun bezala, hemen doakizkizue langileok erabaki ditugun ekarpenak, ni haien bozeramaile izanik.  Lehenik eta behin asko eskertzen dugu gure iritzia kontuan hartu izana, benetan asko lagunduko digula gure harremanetan eta empresaren garapenean.



                   Hasteko, gure ustez garrantzitsuena den proposamena, talde-lana eta komunikazio-kanalak hobetzeko gailu bat nahi dugu. Orain arte ohiuka ibili gara handik eta hemendik, eta gure aburuz beharrezkoa da sistema teknologiko berri bat garatzea, tailerrean gaudenok bulegoan zaudetenekin argi hitz egiteko. Nahikoa da norberak laneko segapoto moduko bat edukitzea eta bertan lantokiko kideekin bakarrik hitz egitea. Halaber, pertsona espezializatuak behar ditugula uste dugu sistema guzti hori kudeatzeko eta erabilgarri mantentzeko.



                   Bestalde, ohartu gara guretako langile batzuk ez direla motibazio eta energiaz beterik etortzen lanera. Horren isla dira ondoren sortzen diren liskarrak, eta arazo honi konponbidea emateko hainbat ekimen bildu ditugu. Batik bat, adiskideen ordutegiak errespetatzea eskatzen dugu, izan ere askok izugarrizko estresa bizi dute. Askotan, behar luketeena baino denbora gehiagoz lan egiten dute, lanez gainezka baitaude. Beharbada, ordutegiz kanpoko ordu horiek egiteagatik sari ekonomikoak egongo balira, lasaiago biziko giñateke.  



                   Horretaz aparte, beste ideia bitxi, baina aldi berean, interesgarri bat okurritu zaigu. Proposamen honek, hilabetero langile hoberena saritzean datza, hau da, lantokiko parte garen gizabanakook, bozketa bidez , hilabete osoan arduratsuen, langileen eta eranginkorren aritu denari aukeratzea eta ekonomikoki edo opor gehiagorekin premiatzea. Hastakeria itzela dirudien arren, bikaina ikusten dugu gure arteko lehia pizteko eta egunero gogo handiz lan egitera etortzeko.



                     Azkenik, gure fabrikak Unibertsitateekin duen harremana dela eta, geroz eta ikasle gehiago bertaratzen ditugu hemen, zein askok ez duten behar den kualifikazio maila. Hori gazteentzat eta guretzat traba da, azkenean gu beraiei laguntzen aritzen gara etengabe eta denbora asko galtzen da. Horretarako, pare bat pertsona kualifikatu kontratatzea eskatzen dugu, gazteenen gainean etengabe egoteko eta beraien kezkak argitzeko.



                    Hau izan da guztia, espero dugu gure azalpenak aztertzea eta erabakien berri lehen bailen izatea.



                   Laister elkar ikusiko dugulakoan



                   Agur



                                                                                                   Izpta: Jon Agirre (Lankideon bozeramailea)