MERKATUAREN SISTEMA, GURE EKINTZEN MENPE



Gaur egungo merkatuan sartzea edo mantentzea oso gatza da erdi mailako autonomo batentzat, eta honek txarrera egiten dago. Hau momentu honetan arazo oso ikusezina izan harren, hemendik urte batzuetra horrela jarraitzen badugu, ohartuko gara merkatuaren sistema ia guztiz monopolizatuta egongo dela. 



Arazo hau erreala eta kezkatzekoa dela ohartzeko, gure inguruneko autonomoen egoerari begirada bat heman besterik ez dugu. Adibidez, nire auzoan Mercadona berri bat ipini dute erdi-erdian. Honek, auzokide askorentzat kriston laguntza esan nahi du, ez baitira konturatzen zelako kaltegarriak izan ahal diren bertako denda txikientzako. Noski, askoz merkeagoak dira produktuak, eta egun gehiagotan zabalik egoten dira, eta horregatik, jendeak beraien buruan besterik pentsatzen dute eta ez dira konturatzen komertzio txiki asko porrotaren amildegian daudela. Honez gain, auzokideak monopolietako denda hauek sortuko dituzten lan postuak ekonomia eta auzoari on egingo diotela pentsatzen dute, baina ez dira konturatzen langileriaren eskubide askatasuna eta lan-baldintzak murrizten besterik ez daudela.



Enpresa handiak askatasun guztia dute dendak eta merkatuak ezartzerako orduan, legea horrela esaten baitu. Hor dago gakoa. Gaur egun dugun legeak enpresa dirudunei laguntzen die eta sistema honek era batean edo bestean komertzio txikiekin bukatuko du, nahita edo ez. Komertzioen sistemaren lege aldaketa bat beharko litzateke gure autonomoen segurtasuna sustatzeko. Aldi berean, enpresa handi guztien askatasuna mugatua izan beharko litzateke ere. 



Txarrena da, gu garela sistema monopolizatu hau elikatzen dutenak. Askotan entzuten dugu jende asko gure sistema komertziala ez dela egokia aipatzen, beraien ezagun batek lana galdu duelako, eta beraien pisuaren azpian dagoen araginera joan ordea, Eroski supermerkatura doa okelaren bila, euro pare bat aurreztearren. Honek erakusten du zelan pertsona simpleak eta egoistak bihurtu garen azken urteetan. Hala ere, gure agerian dagoen ideologiaren irudia garbi uzten ahalegintzen gara, izkutatzen gure diru gogoa eta bizitza bikaina bizitzeko gogoa, barnetik badakigulako ez dela zuzena.



Argi dago komertzio txikiak gero eta zapalduagoak izaten hari direla azken urteetan, baina ez dago ain argi gure esker aberaztu diren enpresengatik dela. Gainera, mundu honetako legeak diru asko sortzen dutenei askatasun guztia hematen dionez, gure esku, eta bakarrik gure esku, dago betiko dendak mantentzea eta sustatzea.