Jaun/Andre agurgarria:



Gure lan-baldintzen inguruan idazteko eskatu zeniguten duela aste batzuk. Ariketa zaila planteatu diguzuena, dudarik gabe. Ez da erreza gai honen inguruan argi hitz egitea, gure arteko botere harremana alde batera utziz. Baina gauzak hobetzeko aukera berriak sortuko badira idatzi hauei esker... tira, lanak mereziko du. Peio Sanz dut izena, Bilboko biltegiko arduradun lanetan nabil orain dela 20 urte.  



Aurretik esan dudan bezala, urte asko eman ditut zuentzat lanean, horrek oso ikuspegi zabala ematen dit.  Garai eta egoera oso ezberdinak bizi izan ditut zuekin. Krisialdi ekonomiko ezberdinak eta beraiekin etorri ziren eskubide urraketak. Lan zama ikaragarriak bizi izan ditut ere, kontratazio maila altuekin. Elkarrekin,  aldaketa sakonak  bizi izan ditugu garai ezberdinatan. Beraz, nire bizipenei erreparatuz, ekarpen ezberinak ditut lan-baldintzak hobetze aldera. Bada hamaika hari tira egiteko. 



Nere aburuz, lehenik eta behin, ordutegi malgutasuna indartu beharko zenukete. Jendearen gaur egungo errealitatea horrela eskatzen duelako. Gizartea aldatuz joan da baina gure ordutegia 40 urte darama berdina izaten. Agerikoa denez 1980eko jendarteak ez ditu gaur egungo arazo edo egoera berdinak pairatzen.  Jendearen beharrei erreparatu behar diezue. Ordutegi arazoak direla medio kide askok arazo larriak dituzte. Familia-kontziliazioa ziurtatu behar da. Finean langile motibatu  bat eraginkorragoa izaten delako. ,



Bestetik, komunikazioaren aldetik arazoak nabariak dira. Ez dago lantokiko zuzendaritza-taldearekin komunikatzeko modurik. Bitartekarien lana ezinbestekoa dela jakinda ere, komunikazio zuzena bilatzeko modu eraginkorren bat topatu beharko genuke. Etengabeko trabekin bukatu eta informazio trukaketa bultzatuz asko aurreratuko genuke. 



Dudarik gabe langileen arteko motibazioa ere piztu behar da. Begi bistakoa da, edonork duela gustoko bere lan onaren goraipatzea. Eta, zergatik ez? saritzea ere. Ez bakarrik arlo ekonomikoan, beste motatako sariak ere bilatu daitezke... Egun libre zein oporreei erreparatuz, adibidez.



Izan ere, gure lana ondo betetzeko burua lasai eduki behar dugu. Askotan, lan arazoak direla medio, ez dira baldintza egokiak ematen lana, behar bezala, aurrera ateratzeko.  Lantokiaren lan-baldintzek, hain beharrezkoa dugun lasaitasuna  errealitate bihurtu behar dute. Gure aldetik, daukagun onena atera ahal izateko.



Adeitasunez, agur.
