Giza Baliabideen arduraduna

                                                                                                                   Gure lantuegiak S.A.

                                                                 

                                                                                                                    Barakaldo, 2020ko Irailaren 28a



Jaun agurgarria:



Idatzi honen bidez erantzuna eman nahi diot zuzendaritzak helarazitako eskaerari. Enpresan gaur ditugun lan baldintzak hobetzeko proposamenei buruzkoa, zehazki.



NIre ondoko lankide taldearekin hausnarketa sakona egin eta gero, hiru izan dira gure experientziaren arabera definitu ditugun hobekuntza ardatzak. Lehenik, komunikazio prozesu egiazko eta azkarra. Bigarrenez, lana eta  etxeko beharren arteko kontziliazioa berma dezakeen aldaketa sakona. Azkenik, formazioa egokitzea egungo errealitatera.



Komunikazioari dagokionez, zuzendaritza eta langileen artean dauden oztopoak apurtzeko edo, gutxienez, leuntzeko, guztiz beharrezkoa ikusten dugu aldiriko komunikazio batzar egutegi bat finkatzea, definitzeke legokeen maiztasunarekin. Batzar horietan enpresaren egoera ekonomiko eta finantzieroari buruzko informazioa gureganatu beharko genuke, zeintzuk diren aurreikuspenak etab. Hortaz gain, langileek galderak helarazi ahalko lituzkete, aldez aurretik noski, batzarrean bertan erantzunak izateko. Hasieran gogorra izan badaiteke ere, uste dugu dinamika honek epe ertainean bi aldeen arteko mesfidantzak apaldu ditzazkeela.



Kontziliazioaren afera gero eta garrantzitsuagoa bilakatu da azken urteetan, batez ere Covid-19 gure gizartera heldu eta gero.  Arlo honetan ditugun zailtasunak guztiz baldintzatzen dute gure lanarekiko jarrera. Ezin dugu bi borroka toki dituen gerra batean irabazi. Alde batean etxeko lanak eta arazoak, eta bestean aldiz enpresa barruko arazoak. Eta haietako bat priorizatu beharrean, etxeakoa garaile, denok dakizkigun arrazoiengatik. Enpresak kontziliazioa sustatuz lortuko lituzkeen irabaziak izugarriak direla deritzot, arlo horretan bait dago pairatzen dugun absentismo tasa altuaren sustraietako bat. Hortaz, kontziliazioa errezteak emaitza ekonomikoetan islada zuzena du.



Hirugarren ardatza, formazioarena, heltzeko zaila den arazoa da. Jakin badakigu mundua aurrera doala etengabe, eta ez dira gutxi gure aldamenean, enpresan bertan, aurrerabide hortaz kanpo gelditu direnak.  Hausnarketa honetan parte hartu dugunok guztiz jakitun gara langile guztiak ez garela edozein lana betetzeko gai, baina konturatzen gara badirela langile batzuetan ezkutuan dauden ahalmen anitz, landu gabeak. Pertsona bakoitzaren ahalmenak kontutan hartuko duen formazio plan bat ezinbestekoa da ahamen guzti horiek azaleratzeko eta enpresa zein langilearen onurarako landu ahal izateko.



Besterik gabe, zure erantzunaren zain geratzen naiz. Inongo zalantzarik bazenu, mesedez hots egidazu 122345678 nire sakeleko telefono zenbakira eta arazorik gabe hitz egin genezake. Honenbestez, jaso nire agurrik beroena.


Produkzio arduraduna
