Larresoro auzoko Hirigintzako arduradun jaun/andere horri:

       Hitz hauen bitartez zuregana jotzen dut, Larresoro auzo-elkartearen izenean, hemen ditugun arazoen berri ematera.

     Lehenik eta behin, esan beharra daukat, azpalditik ez direla egin berrikuntzarik  gure azpiegituretan: kaleak zaharrak, ilunak eta labainkorrak bihurtu dira. Gure nagusiek istripuak izateko arriskuan daude kalera irtetzen diren bakoitzean, ez bait dute gazteek duten trebetasuna aldapetan edo eskaileretan. Bestalde,  kaleetako argiak maiztasunez izorratzen dira eta hori gutxi balitz, gazteek beraien jokoetan honik dauden argiak apurtzen dituzte. Gainera, beste ezbehar bat ere aipatu beharra daukat, mugikortasun gutxioek jasan behar dituzten hesi arkiteknikoak hain zuzen. Hauek azaltzen dutenez, hesi horiek muga sozialak bihurtzen dira; hots, besteekin elkartzeko aukera murriztuta ikusten dute.

    Bigarrenik, aipatu nahiko nuke , auzokide askok inguruko auzoetara joatera behartuak daudela zenbait zerbitzu aurkitzeko: hala nola, liburutegia, osasun-zentroa, ikastetxea, kiroldegia, zerbitzuetako bulegoak, etab. Horrenbestez, autorik ez dutenek ez dute nola joaterik eta garraio-zerbitzuak oso oso eskasak dira. Bestalde, geltokiak ez daude behar den bezala egokituak, euria darionean ez dago estaltzerik, ez komunik, ezta eserlekurik ere ez. Honekin guztiarekin, esan daiteke ez garela pozik sentitzen, autoeskundeak datozenean bakarrik hartzen gaituzuela kontutan, eta nekatu gara. 

     Orain, arazoa hareagotu egiten da. Esan daiteke belaunaldi berrikoek ez dutela horrelako lekuan bizi nahi. Gaur egun aukera gehiago behar dute gazteek, bai beraien aisialdirako bai formakuntzarako.  Honek, gure bizilagunen adinaren bataz-bestekoa igo egin du eta etorkizunari begira ona ez dela argi dago. Adinduek diote ¨badirudi udaletexetik auzoa desagertzea nahi dutela¨, eta honek pena eragiten digu. Horrela, behar ditugu kaleak egokitzea, adinduentzako zerbitzuak, gazteentzako aukerak, eta guztiontzako garraio-zerbitu egokiak.

     Amaitzeko esan dezadan, ez garela autoeskundetarako boto hutsak, hemengoek ere merezi dugula beste auzoak eguneratzeko jarri duzuen arreta eta maitasuna. Horregatik, eskatzen dizugu gure auzokoekin bilera bat antolatzea beharrak zein diren entzuteko; guztiok eskertuko genizuke hori posible egitea. 

Arazoari konponbidea aurkitzeko borondatea duzulakoan, eta erantzunaren zain, jaso ezazu gure agurrik beroena.

Deban, 2020ko irailaren 28an.
