ESKOLA TXIKI, BIHOTZ HANDI



Azken bolada honetan eskola txikiak alde batera utzi, eta ikastetxe erraldoi eta inpertsonalak indarra hartzen hasi dira. Guraso askok pentsatzen dute euren haurren etorkizun oparoa bermatzeko aukera paregabea dela, baina eskola txikiek eskaintzen duten hezkuntza goxo eta gertukoa jasotzea ezinbestekoa da haurren garapen aldian. 



Jakina da hiri handietako ikastetxeek aukera zabalagoa eskaintzen dutela alor askotan. Esate baterako, eskolaz kanpoko hamaika ekintza daude aukeran eta japoniera edo alemaniera ikasi nahi izanez gero, ez duzu trabarik izango. Izan ere, erakundeek diru kopuru jakin bat izanik, nahiago izaten dute ikastetxe handiei ematea herri txikietakoei baino. Hala, agerian geratzen da herri txikietako eskolak bigarren mailakotzak hartzen direla. Erakundeek laguntza eskasiaren ondorioz, eskola txikiek baliabide mugatuak dituzte. Dirulaguntzak nekez iristen dira eta horrekin batera, berrikuntzak ezin izaten dira maiz burutu. Hala eta guztiz ere, ikastetxe baten maila xehetasunenetan eta ikasleen asebetetzean neurtzen da; eta ikasleen esanetan, ez dago eskola txikiak bezalakorik. 



Alde batetik, herri txikietako eskoletan bai ikasleen artean eta baita irakaslearekin harremana oso estua da. Denboraren poderioz, ikaskideak bidelagun bihurtzen dira. Hala, ikaskideak batak besteari laguntza eskaintzen diete uneoro eta edozein arazoren aurrean, bestearena jotzen dute. Gainera, bide batez gaur egun ematen diren bullyng kasuak ekiditeko bali. Era berean, irakaslea ez da botere figura bat bezala ikusten, baizik eta laguntzaile eta hezitzaile gisa. 



Bestetik, ikasgeletan ikasle kopurua txikia da eta honi esker, ikasgaiak sakonago lantzen dira. Izan ere, ikasleek dute distrazio gehigarririk eta irakasleek ikasle bakoitzari denbora gehiago eskein diezaioke. Gainera, ikastetxe handiekin alderatuz gero, ikasgelako dinamika guztiz ezberdina da. Orain hain famatuak egin diren Finlandiako hezkuntza ereduak jarraituz, kooperatiboki lan egiteko aukera ematen da. Alegia, taldean lan egiten erakusten da, hura baita etorkizuna. 



Aurreko guztia kontuan izanda, ukaezina da eskola txikietako hezkuntzak onurarik besterik ez duela izango ikasleen etorkizunean. Hortaz, eskola txikiak besteen maila berdinean egotea da denon erronka. Horretarako, herri txikietako eskolen egunean denok daude gonbidatuta. Egun berezi horretan, bertako ikasleak eta gurasoak gainontzekoei ongietorria eman eta haien haurrak hazteko giroa haien begiekin ikusteko aukera eman diezagun.