GIZA-ESKUBIDEEN ARDURADUN JAUN/ANDREA



Jakin berri dugu lantokiko zuzendaritza-talde berriak, langileen motibazioa haunditu eta  lan-baldintzak hobetzeko asmoz hartu nahi dituen neurriez. Lan-egoera hobetzeko, ekarpenak egiteko eta arloko arduradunari helazteko elkartzea erabaki dugu. Horren harira asanblada bat egitea erabaki dugu, lagile orok bere lanpostuan ikusten dituen hobetzeko beharrei entzuteko eta gutun bidez zuzendaritzari helarazteko. 



Jakina da lantoki bateko langilearen errendimendua hobetzeko langilea gustura izatea ezinbestekoa dela. Esan beharra dugu gure arteko gehiengoaren harremana ezin-hobea dela, elkar lanerako gogoa eta enpresarekiko konpromiso irmoa dugula.



Baina ainbat eremutan ikusten dugu hobetu beharra. Hauek dira zuzendaritzari aplikatzeko eskatzen dizkiogun neurri batzuk:



1; Orain arteko langilearen eta zuzendaritzaren elkar lan falta nabaria izan da, zuzendaritzatik datozen aginduak, langilearekin hitzegin eta adostasun batera iristeko ahalegin bat eskatzen dugu, esaterako urteko egutegia, erreleboen aldaketak, ordutegiaren malgutasuna etab.



2; Pertsona bakoitzaren baldintza ekonomikoen berrikustea, lantokian daraman urte kopurua eta beraren jakintzari lotutako soldatak.



3; Arriskurako prebentzio neurrien berrikusketa bat behar du lantokiak, makina bakoitza aztertu eta ondoratuta dituen gauzak konpondu, garabi eta kateen ikusketa, erreminta zaharren berritzea etab.



4; Zaharkiturik dauden formazioen eguneratzea, garabiarena esate baterako.



5; EPIak hobetzea eskatzen da, kalitate hobeko betaurrekoak, arropak eta botak. Garbitzeko papera beste material batzuengatik aldatzea. 



6; Langile atsedenaldirako egukotutako jan gela bat jartzea, bere mahai eta ahulkiekin. Jantokian kafe makina bat, hozkailu bat eta mikro-uhin labe bat ipintzea, baita jateko ezberdinak izaten dituen makina botatzaile bat.





Hauek dira bildu ditugun puntu nagusiak. Hala ere ezinbestekoa iruditzen  zaigu langile ordezkaritza bat izatea, langilearen eta zuzendaritzaren arteko zubi lanak egiteko beharrezkoa ikusten dugu. Horrezgain, etorkizunean  lantoki barneko lan hitzarmen bat lortzeko bidean lanean jarraitzeko gogoa adierazi nahi dugu , beti ere Gipuzkoako Metalgintzako Lan Hitzarmena abiapuntu izanda.



Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu zuzendaritza-taldeari, langileekin harremanetan jartzeagaitik, langileak entzuteagatik. Bien arteko elkarlanerako oso onuragarria izan dela uste dugu, lehen aipatu bezala, gustura dagoen langilearen errendimendua askoz haundiagoa da.



Besterik gabe adeitasunez , AITEKeko langileak