Markina-Xemeingo herritarrak



Agur eta erdi:



Dakizunez, gaur egungo elikagaien kontsumoa hipermerkatuaetan eta erosketa zentro handietan oinarritzen da; baina, hango produktuak merkeak badira ere, ez dira kalitate hoberenekoak izaten. Hipermerkatuetan ez bezala, baserrietan produktu fresko eta kalitatezkoak izaten dira eskuragarri, beraz, gutun honen bidez, kontsumitzaileen artean nekazarienganako harreman zuzena sortzea dugu helburu.



Ezer baino lehen, baserritarren produktuak kalitate hoberenekoak direla argi utzi nahiko genuke. Izan ere, produktuak era natural batean ekoitzi ohi dituzte; hipermerkatuetan, berriz, iraungitze data luzatzeko nahia dela-eta, kontserbante eta substantzia artifizialez betetzen dituze elikagaiak, eta horiek, produktuen zaporea murrizteaz gain, gorputzarentzako kaltegarri bihur ditzakete elikagaiak. Era berean, bertoko produktuak ekoizterako orduan, ingurumena errespetatu ohi dute baserritarrek; esate baterako, baliabide naturalak erabiltzen saiatu (simaurra)  edota plastikoaren erabilera ekiditzen ahalegintzen dira; baina tamalez, hipermerkatuetako hornitzaileek ez dute horrelako jarrerarik erakusen, izan ere, plastikoaren ikaragarrizko erabilera egiten dute. 



Beste alde batetik, martxan jarri nahi dugun ekimenak izango zukeen eragina azaldu nahiko genuke. Gure helburua, jendeari bere kontsumo ohiturak aldaraztea da; hau da, produktuak eskuratzeko hipermerkatuetara jo beharrean, herriko baserrietara joateko ohitura zabaldu nahi dugu. Ekimen honek zenbait eragin ekar ditzake hainbat alorretan: batetik, baserritarren eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzena bultzatzeak, aukera paregabea ematen du tokiko ekonomia indartzeko eta baserritarren lanari behar bezalako errespetua erakusteko; izan ere, nekazariak gizarteko sektore zapalduenetarikoak dira, talde ekonomiko handien konpetentzia izatera ere ezin baitaitezke iritsi, eta ondrioz, etekinen gabezian, bizimodu xume batera bideratuta daude. Horrez gain, osasunak duen garrantzia jorratu nahiko genuke; lehen aipatu dugunez, baserritarren produktuak ez bezala, hipermerkatuetako elikagaiak osasunarentzako kaltegarriak diren substantziez beteta egon daitezke, eta gure uste apalean, osasuna beste edozeren gainetik dago. Ez al duzu berdin pentsatzen?



Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: baserritarren eta kontsumitzaileen arteko harreman zuzenak eragin onuragarriak izan ditzake, bai ekonomian eta baita osasunean ere. Baina horretarako, herritar guztion laguntza beharrezkoa da, guztiok bat eginez lort baitezakegu ekimen hau martxan jartzea.



Gutun hau baliagarria izan delakoan, hementxe bukatzen dugu.



Agur bero bat.



Markina-Xemein, 2020ko irailaen 28a



                                                                 Markina-Xemeingo kontsumo-taldea