Zenbat eta zabor gutxiago, hobe 
Gaur egungo gizarte kontsumistak behar lukeen ardurarik garrantzitsuena argi eta garbia da: gizakiok sortzeun dugun zaborra. Ongi bizitzera behar duguna baino askoz gehiago gastatzen dugu dirutan, eta, ondorioz, bi aldiz pentsatu gabe mundura jaurtitzen dugun zikinkerian. Naturak jasan dezakeena baino hondakin gehiago sortzen dugu, eta horri diruarekin balantza egitea zaila den arren, okerrena jakitun garen arren ezikusiarena egiten dugula da. Alde batetik, nahi duguna eta gehiago gure eskuartean izatera ohituta gaudela, beharrezko premiak aspaldi eta erabat finkatuta izatetik abiatuta. Pertsona orok dakien bezala, norbaiti zerbait berria emateko, besteari zerbait kendu behar zaio, hori dela eta, jakinezkoa da ezer ez dela betirako. Zabor bilakatu aurretik tresna baliagarri izan diren horien iturrien amaieran ez dugu pentsatzen, ordea: bada, jakin dezagun guk geuk sortzen dugun halako zabor kopuruari erreparatuta ez dutela askorik iraungo iturriek. Beste alde batetik geure erara eta gustuetara eraldatutako lehengaiek, mundu osoko ekologian dute eragina euren baliagarritasunanuna galdu eta zabor bihurtzen direnean. Naturarenganako kalte honen lekuko dugu planetako zazpi mila milioi pertsonetako bakoitzak egunero ekoizten duen 1,5 kilogramoko zaborraren eragina, klima- aldaketa. Egia da, lurraren historian zehar milaka eta milaka klima aldaketa egon direla etengabean, gaur egungoa, aldiz normala baino azkarrago gertatzen ari da, azken 100 urteetan urteko batez-besteko tenperatura 1C igo da. Azkenik, geuk egindako arazoari geuk aurkitu behar diogu irtenbidea. Diruak ez du dena garbitzen, horregatik, oraindik balio material eta energetikoak gordetzen dituzten hondakinei probetxua ateratzen ikasi behar dugu. Zabor bilakatzea besterik ez duten materialei ere aurki diezaiekegu irtenbide bat, gutxiago kontsumituz gutxiago ekoiztea. Hainbat dira soluzioaz nahi izanez gero, sortzeko gai izan bagara, zergatik ez gara birziklapen antolatu bat egiteko gai izango? Kontsumitutakoa bere lekura botatzen hasi behar dugu. Ondorioz, hasieran esan bezala, argi dago zein den gure hurrengo egunetako, hilabeteetako eta urteetako egin beharra; zaborraren kudeaketa arduratua bermatzea. Guztiona da mundua, eta gu geu gara datozen mendeetan hemen biziko garenak, beraz, has gaitezen lanean, oraindik mundu hobeago bat posible da eta.