Lan baldintzak hobetzeko proposamena





Andre agurgarri hori:



Atzoko batzarrean jakinarazi zenigunez, lantokiko zuzendaritza talde berriak, langileok lanera gogotsu etor gaitezen, hainbat neurri berri hartuko ditu, eta horretarako, gure iritsia zein den jakitea ezinbestekoa zela trasmititu zenigun.



Gutun honekin, hainbat neurri berri ezartzearen premia alerazi nahi dizuet. 



Dakizuenez, orain dela hiru hilabete, lantokian zoritxarreko istripu bat gertatu zen. Horretan, Peruk, gurekin hogei urtez izan dugun langilea, bizkarreko bi hezur apurtu zituen, eta orduz geroztik, ezin da lanera etorri. Istripuaren eraginez izandako lesioak errekuperatzeko sailtasunak ditu eta lesio horiek kronikoak izango direlakoan daude medikuek.

Honekin, langileon segurtasuna bermatzeko neurri egokiak ezarri beharko litzatekela adierazten dizuet eta neurri horien bete beharrarekin gogor egin behar diguzuela ere.

Oraindik badaude segurtasun neurririk gabe teilatura igotzen diren langileak eta,labeak dauden pabilioian, segurtasun arropa zehatsarekin sartzen ez direnak. Askotan ez da berain segurtasuna soilik arriskuan jartzen dutena, inguruko langileena ere.

Beraz, nire lehengo eskaera segurtasun neurri gogorrak ateratzea litzateke, eta segurtasun neurri horiek betetzen direla bermatzeko, derrigorrez bete beharreko arauak ezarriko nituzke, eta betetzen ez dituztenei erabateko  zigorra jarriko nieke.



Horrez gain, hainbat urte daramatzagu inolako formazioa jaso barik. Askotan langileon artean komentatu egiten dugu faltan botatzen ditugula aspaldi egiten genituen formazio ikastaroak. Langileok asko motibatzen gintuzten ikastaroak ziren, eta dakizuenez, langile motibatu bat, askoz ere eraginkorragoa da.



Bestetik, 2007. urtean estatu osoan izandako krisiarekin, lankide guztion artean soldaten 10% jaitsiera adostu genuen zuzendari taldearekin, eta neurri horrekin ,zorionez ,ez zaigu urte guzti hauetan lana ez soldatarik falta.

13 urte pasatu dira neurri hori hartu genuenetik eta,  lantegiko ekonomia bulegotik heltzen zaigun informazioagaitik, orain, aurreko egoerara bueltatzeko posibilitatea egongo litzateke, produkzioa azkenengo bi urtetan bikoiztu egin baita.

Langile guztiontzat diru igoera hori garrantsi handikoa izango litzateke eta ziur nago, lanera pozik etortzeko baita ere.



Besterik gabe, nire idatzia kontutan hartuko duzuelakoan, eta hurrengo batzarrean ezarritako neurri berri horiek entzuteko irrikan, jaso ezazu agur bero bat.





Santurtzin, 2020ko Irailaren 28an



Adeitasunez,

                                                                          Saisa Port lantegiko langilea
