                                                                                                                          Bertikalak Enpresa



                                                                                                                 Tolosa, 2021eko apirilaren 21a



       Arduradun agurgarria:



      Gutun hau enpresako langileon izenean idazten dizut, gaur egun bizi ditugun lan-baldintzak zeintzuk diren azaleratu eta aldi berean, horiei aurre egiteko proposamenak adieraziz.



      Hasteko, aipatu beharrik ez dago azken aldian enpresa honetan lan egiten dugun langileon motibazioa, gogoa, jarrera edota lanari ateratzen diogun etekina ez dela egokiena. Horren zergatia gure lan baldintzetan dagoela argi dago. Izan ere, beste hainbat arrazoien artean; soldata baxuak ditugu, jasotzen dugun tratua ez da egokia, erabiltzen ditugun baliabideak eskasak dira, malgutasun gutxi dugu... e.a. 



     Langileok bizi dugun egoera horri aurre egiteko, ezinbestekotzat jotzen dugu aldaketa batzuen beharra. Hots, enpresak aldi berean ere onura handiagoak izateko. Horretarako, lehenik eta behin, langileen formazio egoki bati bati leku ematea garrantzitsua litzateke. Gure lanari etekina atera ahal izateko, erabiltzen ditugun programak ezagutu behar ditugu, eta horrek finean, egiten ditugun lanarekin lotuta dauden formazioak eskatzen ditu. Ez ordea, ezertarako balio ez duten formazioak. Baliozko horien artean, excel, word, power point... bezalakoen formazioak eskertuko genituzke.



     Bestetik, baina ez garrantzia gutxiagorekin, enpresako nagusi, zuzendari zein goi karguetan dauden pertsonek, langile arruntekiko duten jarrera hobetzea eskatuko genuke. Izan ere, langileok askotan entzun behar izaten ditugu gure lana gutxiesten dituzten komentarioak, oharrak edo bestelakoak. Horregatik, eta egoera horiek ekiditeko, langileon partetik behintzat, gertuagokoak diren harremanak sustatzea gustatuko litzaiguke. 



     Era berean, enpresa honetan lan egiteak ardura eta zama handia dakarrela oso garbi daukagu langileok. Horren adibide, sartzen ditugun ordu kopurua eta exijentzia maila lirateke. Hori dela eta, askotan pasatzen gara estresa bezalakoak diren egoeretatik. Horregatik, langileok lan orduekiko malgutasun puntu bat eskatu nahiko genuke. Besteak beste, lan egiteko ordutegia guk erabakiz, asteburuetan jai izanez edota lan ordu tarteetan deskantsurako denbora luzaraziz.



     Amaitzeko, enpresan bertan dagoen konpetibitatea, produkzioa, langileen motibazioa, lanaren kalitatea... sustatze aldera, ideia ona iruditzen zaigu pizgarri ekonomikoak bermatzea. Nahiz eta jakin badakigun enpresa gaur egun ez dela momenturik oparoena pasatzen ari ekonomikoki, enpresa berpiztu dezakeen ekimeen bat dela uste dugu. Beraz, ekonomikoki esfortzu bat egitea onuragarria izan daiteke.



   Besterik gabe, aipatutako guztia kontuan hartuko duzuelakoan.



   Agur bero bat.

