La Quadran, 2020ko irailaren 28an



La Quadrako herritar maiteak, 



Guztiok ohartu garen moduan, gaur egun daukagun mundu globalizatu honek hainbat erraztasun ematen dizkigu munduko edozein produktu gure eskuetan eduki ahal izateko. Horrek abantaila ugari ematen dizkigu eta mundu osoarekin konektatzen gaitu gure herriko  ekoizleetatik urruntzen gaituen bitartean. Beraz, egoera horiek sahiesteko, La Quadrako biztanle batzuk bildu egin gara kontsumo-talde bat sortzeko, bertako produktuen salmenta eta kontsumoa bultzatzeko asmoz. 



Euskaldunei aintzinatik datorkigu gure landa propioetatik kontsumitzeko ideia hori, gure arbasoek sistema hori erabiltzen baizuten. Hortik abiatuz, 0 km-koak diren produktuak kontsumitzera animatzen zaituztegu ez soilik gure arbasoen historia ez ahazteko, baizik eta baserritarren eta erosleen arteko harremana indartzeko ere. 



Bertako produktuen ildotik jarraituz, hauek dituzten hainbat abantaila aipatu behar dira: herritarrok La Quadrako produktuak erosiz gero, ekoizleei babesa eta hurbiltasuna eskeini diezaiekegu; gainera, produktuak ekologikoak eta kalitatezkoak dira eta horretaz aparte, ekonomiaren aldetik bere garrantzia ere badute, herriko ekonomia indartzen laguntzen dutelako. 



Produktu hauen prezioak erreparatuz gero, argi dago edozein supermerkatuan eros dezakegun produktuak baino garestiagoak direla; hala ere, kontuan izan behar dugu bai produktu horien kalitatea zein den baita ekoizleak nortzuk diren ere. 



Aztertzeko garrantzitsua den beste faktore bat landa-eremuen babesa da. Mendeetan zehar, nekazariek ekoiztutako produktuen lepo bizi izan gara eta horri esker gure lur emankorrak babestutak egon dira. Nekazari horien zeregina bere inguruneko pertsonei elikagaiak ematea zen, beraz, gaur egun hauek landatutako barazkiak erosi beharrean beste herrialde bateko fruituak eta barazkiak erosten baditugu, ekoiztutako produktuen kantitatea behera joango da, landa gutxiago behar izango dituzte eta aldi berean, landa horiek guztiak erabili gabe geratuko dira. 



Nekazaritza albo batean utziz, abeltzaintzak ere rol garrantzitsu bat dauka egoera honetan; tokian tokiko haragia jateari esker abeltzainei babesa ematea lor dezakegulako.



Ekintzek hitzek baino gehiago balio dutenez, produktuak zuzenean erosteko hainbat ekimen burutuko ditugu urtean zehar: igandero azoka bat egingo dugu herriko baserritarrek haien produktuak saldu ditzaten eta hilean behin, bazkari bat egingo dugu La Quadrako plazan gu geuk ekoiztutako produktuetatik abiatuz. 



Espero dugu kontzientzia pizteko erabilgarria izatea, zuen parte hartzea oso garrantzitsua da eta.



Zuen zain geratzen gara,

La Quadrako kontsumo-taldea.
