Donostia, 2021ko apirilaren 20a




Jaun / Andere agurgarria:



Erosketa departamentuko langileak gara.



Badakigu lantokiko zuzendaritza-talde berri bat sortu dela eta helburu bat duela: langileen motibazioa handitu eta lan-baldintzak hobetzea. 



Helburu hori ahalik eta oberen betetzeko, langileok gure ekarpena egin nahi dugu. Horregatik, langile guztion izenean gutun hau idaztea erabaki dugu. 



Gure ustez asko dago obetzeko enpresa honetan, izan ere, lantokian bizi dugun egoera nahiko kezkagarria eta tamalgarria da. Egunerokotasunean zailtasun handiak izaten ditugu gure lan jarduera behar bezala betetzeko.



Teknologiari dagokionez, ordenagailuak oso zaharkituak daude, eta beraien eginkizuna ez dutela behar bezala betezen uste dugu. Lan jarduera behar bezala burutzeko ordenagailuak ezin bestekoak direnez, guk eskatzen duguna da ordenagailu guztiak aldatzea eta berriak erostea. Horrela, gure lan errendimendua asko obetuko litzatekeela uste dugu eta enpresak onura haundiak nabarituko lituzkeela.



Badago beste gai bat asko kezkatzen gaituena: emakume eta gizonezkoen artean dagoen soldata ezberdintasuna. Ez dugu ulertzen zergaitik pairatzen den egoera tamalgarri hau. Emakume eta gizonezkoek lan jarduera berdina burutzen dugu, baina, soldata ezberdina jasotzen dugu. Zer gaitik jasan behar dugu egoera hau? Ez dugu onartuko. Lan postu berdina dutenek soldata berdina jaso behar dutela pentsatzen dugu. Enpresako giroa asko obetuko litzakeela uste dugu.



Langilearen formazioari dagokionez, obetzeko asko dago. Orain dela gutxi, ordenagailuko programa berri bat jarri dute martxan baina ez dugu behar adina formazio jaso programa hau ikasteko. Langile gazteek segituan ikasi dute baina, zaharragoei gehiago kostatzen ari zaie. Beraz, uste dugu enpresak formazioari ordu gehiago eskaintzea ezinbestekoa dela. Horrela, denon lan errendimendua obetuko litzatekeela uste dugu.



Horrenbestez, espero dugu aipatutako eskaera guztiak kontuan artzea. Aldaketa guzti hauek oberako izango direla ez daukagu zalantzarik, bai enpresarentzat eta bai langileentzat. Langileon lan errendimendua asko obetuko da.



Laburbilduz, eskatzen duguna ondorengoa da: ordenagailu berriak erostea, soldata arrakalarekin bukatzea eta formakuntzari garrantzi handiagoa ematea. Egunerokotasunean abantailak besterik ez genituzke izango.



Aipatutako guztiagatik, erantzunaren zain geratzen gara. 



Aldez aurretik, mila esker.



Adeitasunez, 



Erosketa departamentuko langileak.
