Bakion, 2021eko Apirilaren 20an.



Biztanle horiek,



Dagoeneko askok jakingo duzuenez, gure bi herriak lotzeko helburua duen oinentzako bidearen lanak bukatutzat eman dituzte herrietako udaletxeek. Hala ere, aldameneko herrira iritsi baino metro gutxitara bukatzen da bidea, oinezkoak errepidetik jarraitzera behartuz, horrek dakarren arrisku guztiekin. Momentuz ez dirudi arduradunek lana bukatzeko asmoa dutenik, hori dela eta sortu dugu auzokide batzuek Herriak oinez lotu izeneko elkartea, udaletxeek herria entzun eta iritziz alda dezaten.



Euskal Herriko kostan topatzen diren bazter ikusgarriak aprobetxatzeko aukera ezin hobea daukagu oinentzako bide hau, gero eta erakargarriagoak direnak euskaldunen eta kanpokoen artean, Zarautz eta Getaria lotzen dituen bidea ikusgai. Hortaz, geure bi herrietan turismoa ez ezik, hostalaritza ere bultzatzeko aukera aproposa da, ibiltariak maiz tabernetan kontsumitzen baitute, ibilaldia bukatu ostean. Halaber, hemengo biztanleentzat ere, hau da, guretzat, hamaika abantaila ditu proiektuak. Izan ere, ibiltzeak eragin ezin hobea dauka bai osasunean, baita bizi kalitatearen ere, ebidentzia zientifikoak dioenez. Horreza gain, premiak eta abantailak alde batera utzita, herritarrek auzoko herrira oinez joateko aukera izan behar dugulakoan gaude elkarteko kideak, gaur auto edo garraio publikoa hartzea baitugu aukera bakarra. Horrela, gainera, autoen erabilera murriztuko litzateke, planeta lagunduz bitartean.



Agian pentsatuko duzue lan honen bukaerak diru gastu handia ekarriko duela, baina, nahiz eta zuekin ados egon, aurrekontuaren ehuneko handi bat dagoeneko erabili da. Hori dela eta, bidea bukatu ezean, dirutza hori galdutzat eman beharko dugu, erabilera hutsa duen proiektu batean, alegia. Gainera, non inbertitu dirua hobeto biztanleriaren pozan baino? 



Aurkeztutako ideiak direla eta eskatzen dizuegu laguntza Herriak oinez lotu elkartetik, arazo honekin bukatzeko eta hainbeste desiratzen dugun bidea lortzeko, baldin eta gure iritziari egokia baderitzozue. Horretarako, aste honetako ostiraleko 17etan lotuko gara herri bakoitzeko udaletxeen haurrean, lanen berreskurapena aldarrikatzeko asmoz. Horrez gain, auzokoei gonbidatzen zaituztegu larunbateko goizean Bakion antolatuko ditugun umeentzako tailer eta jokuetara, gure bi herrien arteko arremana estutzeko, egoera honen aurka batera egin dezagun. Esan beharra dago gure asmoa ez dela inondik inora udaletxeekin liskarrik sortzea, baizik eta euren herritarren iritzien ezagun egitea.



Besterik gabe, arazo honen inguruan ausnartuko duzuelakoan, agur.



Herriak oinez lotu elkarteko kidea.
