Urtebete eskas atzera egiterik banu, nire seme-alabekin nahiz ezkongaiarekin aurkituko nintzake etxean sartuta, atera ezin. Bai, zuzen zabiltza, pandemiaz ari naiz, pandemia honek besapean ekarritako itxialdiaz zehazki.



Bi seme-alaben ama naizen aldetik, itxialdi hartan profesioz dudan lana ez ezik, irakasle lanetan ere aritu behar izan nuen zuetariko askok bezalaxe. Gauzak horrela, eskolak agindutako lanak goizetan egiten genituen. Arratsaldetan berriz, sormena lantzeko ariketa ezberdinak egin eta ongi etorria ematen genion osasun langileei zuzendutako txalo zaparradari.



Gaurkoan gure seme-alabek eskolan lantzen dituzten ikasgai ezberdinen inguruan hitz egitera nator. Nire senideekin bizi izan dudan itxialdi honek, sormenak duen garrantziaz jabetzen lagundu dit. Sormenak gure seme-alaben irudimena irudika dezake, jolas-sinbolikoak bezalaxe. Jolas-sinbolikoa haurrek garapen normatiboan aurrera jarrai dezaten gainditu beharreko aspektu bat dugu. Bertan erabiltzen den sormenari esker, haurrak erregulazio emozionala kudeatzen ikasten du. Kontu guzti horiekin hausnartu ostean, galdera bat datorkit burura: jabetu al gara noizbait sormenarekin lotutako irakasgaiek duten garrantziaz?



Eskolan matematika eta ingelesa bezalako ikasgaiei musika edota marrazketa gisako irakasgaiei baina pisu handiagoa ematen zaie. Gure seme-alabek marrazketan, musikan edota soinketan sortu, apurtu, eraldatu eta berreraikitzen duten guztiak haurrarengan ikaragarrizko barne gatazkei aurre egitea suposatzen die, zer esanik ez esfortzuari buruz. Hori dela eta, ezinbestekoa iruditzen zait horrelako ikasgaiei merezi duten benetako balioa ematea. 



Arestian esan bezala, sormenak haurraren erregulazio emozionalean lagundu dezake. Gainera, haurraren garapena erraztu dezaketen beste hainbat aspektutan bultzadatxoa ere eman dezake. Horren adibide argia dugu kontzentrazioa mantentzen lagungarria dela edota haurraren gizarteratze prozesua errazten duela. 



Amaitzeko, halako ikasgaiek benetan duten garrantziaz jabetzera iristeko bidea luzea izan zaitela aipatu beharra dut. Edonola ere, bidearen amaiera aberasgarria delakoaren susmoak poztasunez betetzen dit. Beraz, bidearen amaierara iritsi ahal izateko proposamen batekin natorkizue gaurkoan: gure seme-alabek bazkalostean eskolan jolasteko erabiltzen dituzten 45 minutuetan (14:15-15:00) liburutegian aurkituko nauzue sormen jarduera ezberdinak zuekin eta zuen seme-alabekin elkarbanatzeko prest. Ikasgaiek benetan duten balioa eskolak berak emango ez badio, guk geuk esku-hartu beharko dugu gure seme-alaben irakaskuntzan.