klima-larrialdiak, etorkizuna kolokan
ETORKIZUNA ATE-JOKA Nahikoa da! Jadanik 2020.urtean gaude, eta klima-aldaketaren mehatxua geroz, eta handiagoa den arren, CO2 isurketak inoiz baino handiagoak izan dira pasatako urtean. Arazoaren larritasuna ikusirik, zerbait egiteko unea dela iruditu zaigu Unibertsitateko gazteei, eta, beraz, talde bat sortu dugu. Gure helburua garbia da: hainbat eta hainbat herrialdeetako gazteen artean ugaritzen ari diren protestekin bat egitea. Lehenik eta behin, protestaren arrazoiak finkatzea gustatuko litzaiguke. Hasteko, ukaezina da egoera okerrera doala, ingurumena pairatzen ari den eraginei begiratzea besterik ez baitugu behar honetaz jabetzeko: glaziarren desagertzea, itsas mailaren igoera nabarmena, tenperatura-aldaketa bortitzak, inoiz baino uda beroagoak izatea, naturalki sorturiko suteen igoera.. Bigarrenik, erregaiek eta garraioek sortzen duten kutsadura ere benetan kezkatzeko kontu bat da. Egia da geroz eta bidegorri gehiago egiten ari direla hainbat eta hainbat lekutan (Euskal Herriko kaleetan, esate baterako), baina hori ez da nahikoa hainbeste urtetan ibilgailu ezberdinek sortu duten kaltea desagertarazteko. Hirugarrenik, azken urte hauetan jasan dugun eta oraindik ere jasaten ari garen iraultza teknologikoa ere aipatzekoa da; izan ere, gailu teknologiko ia gehienak ekoizteko hainbat eta hainbat mineral erabiltzen dira. Eta nundik lortzen dira mineral guzti horiek guztiak? Bada, hainbeste eragin kaltegarri pairatzen ari den Lur Planetatik. Egun gauden puntura iritsirik, ingurumenari loturiko edozein gehiegikeria gure planeta kuitaduari eztanda egiteko falta zaion pizgarria izan daiteke! Guzti hau ikusirik, klima-aldaketaren ondorio larriak arintzeko unea dela iruditzen zaigu, eta, horregatik, hainbat ekintza proposatzen ditugu. Lehena, CO2 isurketak murriztea, honetarako erregaien, ibilgailu motorizatuen eta aparatu teknologikoen kontsumoa txikituz. Bigarrena, ahalik eta ingurune natural gehien zaintzea. Alde batetik, landareei esker lortzen dugulako bizirauteko behar-beharrezkoa egiten zaigun oxigenoa; eta beste aldetik, ingurumena zaintzeak ekartzen baitu Lurrak bere berezko oreka berreskuratzea. Eta azkena Nazio Batuen Erakundeak esan bezala 2030erako %50 batean gutxitzea berotegi-efektuzko gasak. ...... Ez dakigu zein izango den zure iritzia, irakurle; baina, testu hau irakurri ostean, ez al zaizu iruditzen etorkizun oparoago baten alde borrokatzeko garaia dela?
