Herritar agurgarria.



Argi dago, azken hamarkadetan, globalizazioaren poderioz, gure kontsumo ohiturak aldatu direla. Marrokoseko barazkiak erosten ditugu, Ugandako kokoak, Kaliforniako fruitu lehorrak, etab. Nahiz eta milaka kilometrotara ekoiztu, hemengoak baino merkeago eros ditzazkegu, eta gehienetan, kantitateari garrantzi handiagoa ematen diogu kalitateari baino.



Hori salatu, ekidin eta bertako produktuak sustatzeko asmoz gabiltza KontsumOn taldeko kideak, eta gure berri emateko asmotan idazten dizugu.



Askotan, merkea garesti ateratzen da. Denbora laburrera begira, produktu merkeak erosten, aurreztu egiten dugun arren, luzarora, gehiago ordaintzen amaitzen dugu.



Nola liteke hori? Bada, urruneko produktuak erosteak dakarren ondorio tamalgarriengatik. Lehenik, produktu horien prezioa ahalik eta baxuena izan daitezen, inolako osasun kontrolik gabe (gure osasunarentzako txarrak diren intsektizidak erabiliz) eta langile gaizki-ordainduek, masiboki ekoiztera behartzen dituzte kate handiek dituzte. Ondoren, hegazkin edota itsasontziz bidali behar dira elikagai horiek. Bi garraio mota hauek dira gehien kutsaten dutenak. Beraz, aire edo itsasoaren kutsadurari ere eragiten dio kanpoko elikagaiak inportatzeak.



Hori ekiditeko, hainbat proposamen ditugu. Alde batetik, KontsumOn taldeko webgune bat sortu dugu, www.kontsumon.eus. Bertan, informazio ugari aurki dezakezu: gure aurkezpena, nola kontsumitu, garaiko produktuak begiratu eta zure herri inguruko ekoizleak aurki ditzazkezu, besteak beste.



Bestalde, sare bat osatu dugu. Webgunean bertan dagoen inprimaki bat betez eman dezakezu izena. Sare honekin, ekoizleen eta erosleen arteko komunikazioa ahalbidearatzen dugu. Ekoizleek, nun eta noiz egongo diren, zer duten salgai eta antzerako gauzak elarazten dizkie erosleari. Edo, ekoizea, eroslearen tokira joatearen kasua ere gerta liteke.



0 km deritzogun produktuak kontsumitzean, gure osasunean aurrezteaz gain, tokiko ekonomia ere sustatzen ari gara. Horrek garrantzi handia du. Inguruko jendeak diru gehiago irabaziz gero, gizarte aberatsagoa izango genuke, zergetako diru-bilketa handiago izango lukete erakunde publikoek, zerbitzu publiko gehiago eta hobeak izango genituzke, eta zerbitzu publikoak doakoak izan daitezkeenez, gutxiago ordaintzen amaituko genuke. Gurpil bat osatuz.



Beste aldetik, baserriko produktuak konsumitzeak, gure osasunean onurak ekartzeaz gain, naturan dituen onurak azpimarratu nahi genituzke. Baserritarrek, era jasangarri batean erabiltzen dituzte euren lurrak. Bai baratzeetarako, nola abereetarako. Honela, mendiak garbi mantentzen dizkigute, gure paisaian horren txertatuak ditugun larre berdeak mantenduz eta sute-arriskuak akidinez.



Argi dagoena, zera da, merke-xurrean ibiltzeak, osasunarekin ordaintzea dakarrela. Beraz, merkeena erositakoan aurrezten dugunarekin, aurrerago, beste zerbaitekin ordaindu beharrarekin, askozaz ere gehiago ordaintzen amaitzen dugu. 



Bertako produktuak garestiak iruditu arren, ez dira hala, bidezkoak baizik. Kanpotik ekartzen diren produktuekin prezio konparaketa egitea da bidegabea. Horren aditzera ematen dizugu, eta gurekin bat egin zaitezen animatu.



Aurretiaz esan bezala, guri buruzko informazio gehiago aurki dezakezu gure wuebgunean, edota zuzenean, gurekin harremanetan jarri kontsumon@ni.eus helbide elektronikora idatziz.



Besterik gabe, agur bero bat.
