Teknologiaren menpe



Oihartzun txikia ari da jasotzen aurreko astean Ingalaterrako Oxford-eko unibertsitateak egin zuen argitalpena. Mundu aberatseko gizabanakoak egunean ehun eta laurogei minutuko ( 3 orduko) erabilpena ematen dio Internet sareari. Eta gero eta handiagoa dela aipatzen dute mugikor, ordenagailu eta tresna digitalekin igarotzen dugun denbora. Pertsonak elkarrengan hain gertu eta, era berean, hain urruti  egotera eraman gaituen tresna teknologikoaren menpe bizi gara, tamalez. Hau al da hain beste alditan eta orro eginez aldarrikatzen dugun mundua hobetzeko bidea?



Ez, hau ez da gizartearen onura lortzeko jarraitu beharreko bidea. Izan ere, azken hamarkada hauetan teknologiak izugarrizko aurrera pausoak eman ditu. Adibide nagusi 2020.urtea. Non uste denez, Internet sarea inoiz izan ez dituen erabilgarritasun zenbaki handiena izan dituen urtea. Edo beste hau; noiz imaginatuko genuke, guk, ikasleok, pantaila baten atzealdean jarri eta ikastetxean begeunde bezala amaiera emango geniokeela ikasturteari? Inoiz ez, alegia.



Hari horretatik jarraituz, teknologiaren premiarekin bizi gara etengabe. Une honetan ditugun tresna digitalekin ia edozer gauza egiteko gai gara hatz bat bera ere mugitu gabe. Adibidez, edozein arloren inguruko galderei erantzuna aurkitzeko, distantzia arazoak alde batera utziz edonon dagoen horrekin harremantzeko, hezkuntza arloan baita ere; ikasleen garapenerako informazio iturri ezberdinetako informazioa jasotzeko, edo eta besterik gabe entretenitzeko.



Baina teknologiatik jaso dugun guztia ez da onuragarria, baditu bere alde txarrak ere. Isolamendua da horietako bat. Gaur eguneko ume asko geratzen dira etxean Play Station, X-box eta abarreko bideo kontsolekin jo eta ke, orduak eta orduak ematen. Hasiera batean ez du ematen kalte handirik eragin diezaiekenik, baina urteak aurrera egiten duten einean azaltzen dira gatazkak: gainontzeko gelakideekin harremantzeko gaitasun eza, arazoei bakarrik aurre egiteko beldurra eta abar. Gaitasun sozialen degradazio nabaria geratzen da agerian. Etorkizun ilun batera hurbiltzen gaituen arazoak dira horiek eta aurre egiteko errora jo beharra legoke; haurtzarora.



Borobilduz, teknologiak baliabide ezin hobeak ematen dizkigu gizarte hau aurrera eraman ahal izateko, baina pertsonen jokabideak dira aztertu eta aldatu beharrekoak. Izan ere, teknologiak berak ez ditu kalteak sortzen, horri ematen zaion erabilerak baizik. Nire ustez konponbideetako bat, umeak jaso eta barneratu behar dituzten irizpideetan dago. Hezkuntzan, garrantzitsua da bai irakasleen lana, baina are garrantzitsuagoa dela esango nuke gurasoena. Azkenean haien antzekotasunak jasotzen ditugun izakiak gara eta mundu berri honetara eta itxaroten daudenetara egokitzea besterik ez daukagu.