Giza baliabideen arduradun jauna:



Gutun honek, lantokira heldu berri den zuzendaritza talde berriak sustatu nahi dituzten lan-baldintza ezberdinetaz eta langileen artean motibazio sustatzeko neurrietaz nire ikuspegia ematea du helburu. 



Nahiz eta lantokian ditugun lan-baldintzak onak izan, hainbat gomendio eman nahiko nituzke lan ingurumena hobetzeko helburuarekin. 



Lehenik eta behin, kontutan eduki behar da enpresa osatzen dugun langile guztiok talde handi bat osatzen dugula. Guztion lan indibiduala ezinbestekoa da hasieratik finkatu ditugun talde objetiboak lortzeko. Hala ere, nahiz eta bakoitzak bere lana primeran egin, talde-lana eta komunikazioa oso garrantzitsua da gure enpresa den itsasontzi handi hau guztion artean alde berbererantz eramateko. Horregatik, komunikazio-kanalak (bai langileen artean eta baita zuzendaritza taldearen artean ere) sustatzea eta hobetzea ezinbestekoa dela uste dut. Lehen aipatu dudan bezala, urte hasieran finkatzen diren objetiboak lortzea eta guztion artean gogor lan egitea hauetara heltzeko derrigorrezkoa da, eta guztiok argi izan behar dugu buruan. 



Honez gain, langile bakoitzaren lan-errendimendua ahal den hoberena izatea derrigorrezkoa izan behar da. Horregaitik, lan motibazioa altuena izateko, ordutegiaren malgutasuna handitzea, lantokiko garbitasuna garrantzisua izatea eta langile bakoitzaren egoera kontutan hartzea, langile bakoitzaren eraginkortasuna handitzeko neurri bezala gomendatu nahiko nituzke. Langileak motibatuak eta pozik izatea, exituaren giltza da, lehenago aipatutako eraginkortasun indibiduala ahal den altuena izan dadin. Argi dago ez dela erraza hau lortzea kasu guztietan, azkenean langile bakoitzak pertsonalitate ezberdina baitu, eta horregaitik, lanaren saritzea bakoitzak izan duen eraginkortasun maila hilabetero kontutan hartzea edo langile bakoitzaren gaitasunak ezagutzea izan daitezke klabe langile guztietan motibazio maila altuena izateko. 



Azkenik, nire ikuspuntutik garrantzitsua izan daitekeen beste neurri bat, langileen formakuntza da. Enpresako langile guztien prestakuntza maila ahal den altuena izatea lantokiko erangikortasuna eta maila altzatuko luke, ez bakarrik finkatutako objetiboak lortzeko, baizik eta hauek hobetzeko. Ingeles klaseak edo formazio gradu ezberdinak kontutan hartuz langile bakoitzaren zereginak izan daitezke neurri onak langileen eraginkortasuna oraindik gehiago handitzeko.



Espero dut gutun hau baliogarria izatea klabe izan daitezkeen neurriak aukeratzeko, eta informazio gehiago behar baduzue, mesedez kontaktatu iezadazu, enpresa osatzen dugun guztien eraginkortasuna altuena izan dadin.



Besterik gabe, eskerrik asko.
