Barakaldon, 2020ko Irailaren 28an



Maite Etxebarrieta, Giza baliabideen ardunadunari:



Lehenik eta behin, ongi etorria eman nahi dizut eta lanpostu berri honetan gustura ibiliko zarelakoan, urteak daramatzagun langileon izenean agur beroa eskeini. Pasa den astean Zuzendaritza-taldeak gure lan-egoera hobetuko luketen ekarpenak egiteko eskatu zigun, eta esan beharra dago eskertzekoa dela langileon irizpidea eskatzea. Espero dut gure ekarpenak aintzat hartuko dituzuela edo behintzat horietako zenbait gurekin batera adostuko direla eta denon onurarako diren neurriak indarrean jarri ahal izango direla. Dagokizun eginkizuna dela eta, alegia, giza baliabideak kudeatzea, honako gutun hau bidaltzen dizut erabilgarria izan daitekeen ideia sinple bat proposatzeko.



Gizarte zerbitzuetan jarduten dugunok egoera larrietatik pasatzen diren norbanakoei eta familiei arreta eskeini behar diegu. Gure aldetik, eta publikoa den zerbitzutik, gogoz eta profesionaltasunez ekin egiten diogu kasuen tratamenduari. Baina asko eskertuko genuke, lantaldeen arteko komunikazioa hobetzeko tresnak eskuragarri izatea, gure eskuhartzea eraginkorragoa izan dadin. Horren ildoan, beharbada zaharkitua izan daitekeen proposamen batekin natorkizu. Ez dut aplikaziorik, eskuko telefonorik edota teknologiarekin zerikusia duten tresnarik eskatuko, langileok elkarrekin fisikoki batera egoteko esparru informala baizik. 



Nire karrera profesionalaren zenbait urte Britainia Handian pasa nituen, erakunde ezberdinetan. Lantokietan beti zegoen sukaldetxo gune bat, egunkariak irakurri, tea prestatu, bazkaria berotu edo erlaxatzeko baino ez egokia zena, egongela baten modukoa. Giro erlaxatu horretan ahalbidetzen ziren hartuemanek, kasu koordinazioa, elkar ezagutzea eta lan kalitatea izugarri hobetzen zituzten. Bertan ere, ahuleziak eta formakuntza beharrak identifikatzen genituen, etengabeko hobetze prozesuan murgilduta egonik.



Ardura handiko langileak, zuzendaritzakoak, lanpostu administratibo eta kale hezitzaileekin batera uztartzeko modu organikoa dela pentsatzen dut. Eta bizi dugun garai hotz honetan, zeinetan distantzia soziala ezarri diguten, berotasuna inoiz baino gehiago behar dugula ez dit inork ukatuko. Giro erlaxatu horretan sortzen direnak zuzenean gehien behar duten herritarrei positiboki eragingo dielakoan nago. Langile guztien ekarpenak aintzat hartzea, euren partehartzea eta lana saritzea eta lantaldea indartzea izan litezke txoko hori egokitzearen emaitza zuzenak. Ez da gutxi!



Giza eskuhartze munduan, kasuaren gainbegirada ez da nahikoa, sakontasunean eta bazter guztietatik so egin behar diogularik egoerari, bertan nahastua gauden profesional guztiok. Gizarte langileek, hezitzaileek, abokatuek, administrariek, koordinatzaileek, denek dute zer esan eta nire ustez, ez da nahikoa komunean dugun datu basean informazioa eguneratzearekin. Elkarrizketa informalean botatzen diren iritziak oso aberasgarriak izan daitezke eta elkartrukatzea organikoagoa, biziagoa, benetakoa suertatzen da. Koordinazio bilerak ondo daude, beharrezkoak dira, baina formatu gogortu eta klasiko horretan ez dira arazo edo erronka guztiak azaleratzen. Nire ekarpena beraz, koordinazio informala sustatzeko langileon txoko bat sortzea da. 



Laster honen guztiaren inguruan hitz egiteko elkartuko garelakoan,

Jaso agur bero bat,

Kale-Hezkuntza Lantaldea
