Vitoria-Gasteizen, 2021eko apirilaren 21ean



Berria egunkariaren erredakzio taldearen kide horiek:



Enara nauzue, eta sortu berriko Nazioarteko Kazetarien Federazioaren izenean bidaltzen dizuet eskutiz hau, gure elkartearen berri izan dezazuen eta, bide batez, antzeman ditugun ogibidearen erronkak zabal ditzazuen zuen egunkarian.



Azken urte hauetan, kazetaritza arloko ehun bat aditu bildu gara lanbidearen kezkak partekatzeko eta, azkenean, nazioarteko elkartea sortzea erabaki genuen iaz, Bruselan, hurrengo helburu hauetarako: lan baldintza duinak eta lan segurtasuna bermatzeko, egile eskubideak babesteko, bizibidearen antolakuntza abian jartzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko -bai erredakzioetan, bai komunikabideen administrazio kontseiluetan- eta langileon trebakuntza indartzeko. 



Lan segurtasunari dagokionez, garapen bidean dauden herrialdeetako konpaiak pairatutako bidegabekeriek asko kezkatzen gaituzte. Izan ere, azken hiru hamarkadeetan, kazetarien zein hedabideetako langileen 2.676 hilketa zenbatu ditugu munduan barrena. Horrek esan nahi du astean ia bi profesional hiltzen dituztela lanpostuarekin lotutako arrazoiengatik. Hori gutxi balitz bezala, 10 erailketatatik batean baino ez dira errudunak kartzelara joaten, hau da, inpunitate maila % 90ekoa da; guztiz barkagabea, sistema demokratiko batean. Gainera, bi herenetan ez dituzte hiltzaileak identifikatzen eta, egiten baldin badute, maiz autore materialak -sikarioak- harrapatu, eta autore intelektualak libre geratzen dira.



Hilketa horien % 50 hurrengo 10 herrialde hauetan pilatzen da: Afganistanen, Aljerian, Filipinan, Errusian, Indian, Iraken, Mexikon, Pakistanen, Sirian eta Somalian. Biktimaren profilari erreparatzen badiogu, kasu gehienetan -% 75etan, gutxi gorabehera- tokiko kazetaria da, eta bertako agintarien agindupean hiltzen dute, ikerketa lanak gelditzeko edo komunikabideetan partekatutako iritzia isiltzeko. Harritzekoa bada ere, profesional horiek ez ziren hil mina baten ondorioz edo bonba suizida batek eraginda; etxerako edo bulegorako bidean hil zituzten, deserosoak zirelako norbaitentzat. Gerrak, gatazka armatuak, krimen antolatuaren kartelak, erradikalen matxinadak eta bortizkeria sektarioa ere aipatutako erailketen beste arrazoi batuzk ditugu. 



Baina ez pentsa Europan libre gaudenik; kontinente honetan biltzen dira atxiloketarik gehienenak -91, hain zuzen- batez ere Bielorrusian eta Turkian, 2016ko estatu kolpetik hona. Europan hilketarik ezin egin, eta agintari batzuek neurri drakoniarrak jarri dituzte abian segurtasun nazionalaren aitzakia erabiliz kazetariak isilarazteko eta ezkutuko informazioa ez argitaratzeko.



Horregatik guztiagatik, kazetarion nazioarteko federazioa sortzea ezinbestekoa zitzaigun. Izan ere, kazetaritza zerbitzu publikoa dela iruditzen zaigu, herritarrei informazio egaiztatua eta testuingurua eskaintzen diena, zifrez beste. Kazetariak egia ikertzearen eta zabaltzearen beldur badira, gure sistema demokratikoak kaltetu egingo dira, eta gure erakundeak, ahuldu. Hau ez da, beraz, ogibidearen erronka soilik, guztion erantzukizuna baizik. 



Kazetariak zaretenez, eta auziaren larritasuna ikusita, eskutitz honen bidez espero dugu gure konpaien estutasunak zabaltzen laguntzea, eta, horri esker, presio internazionala mantentzea egoera hobetzearren. Nire emaila eta telefono zenbakia helarazten dizkizuet, gurekin harremanetan jarri edo xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero.



Ogibidearen duintasunarekiko konpromisoa partekatuko duzuelakoan, jaso ezazue nire agurrik beroena.



Nazioarteko Kazetarien Federazioaren komunikazio-sailburua
