Kirola
Izenburua: Kirolari beganoen garaia
Jaun/andre agurgarriak:
Zuzentzen duzuen erakundea betidanik nabarmendu izan da aurrerakuntzeten partaide izateko bere grinagatik. Hori dela eta, argi dugu gure proektuak zuen interesa piztuko duela. Veganfit izeneko erakundea gara, irabazi asmorik gabekoa, eta esku artean dugun proiektuak goitik beherako aldaketa inposatuko du kirolaren munduan.
Edozein kirolak helburu bakarra du: errendimendua. Azkarragoak, arinagoak edo indartsuagoak izateak arrakasta ala porrota suposatuko dute. Kirol gehientsuenetan, errendimendu lotura estua du gaitasun fisikoarekin. Lasterkan egiten dyen maratoilenak gorputz fina eta hanka sendoak izan behar ditu; boxeolariak, ordea, beso eta lepo gihartsu eta azkarrak. Baina, posible ote da gorputza behar fisiko zehatzetara moldatzea? Nola lortu daiteke?
Badago eztabaidaezina den faktore genetikoa. Norberaren genak nola, hala erantzungo du gorputzak. Edonola ere, bestelako aldagaiek ere badute zerera. Elikadura kasu. Eta ez da berria, grekoen garaitik baitakigu jaten dugunak eragina duela gorputzen (basiuen ba Platonek, janaria dela gorputzaren medizina potenteena; eta men sana in corpore sano bere esaldi famatuak elikadurak osasunan duen garrantzia azpimarratzen digu). Baina ikuspuntua aldatuz joan da historian zehar, moldeak puskatuz, eta ikerkuntza zientifikoek errotuta zueden joerak bertan behera uzten joan dira zientziak aurrera egin ahala.
Haustura hori eragitea dugu, hain zuzen ere, zuen laguntzarekin geratu nahi dugun ikerkuntzaren helburu. I+m ere. 70.ko hamarkadaz geroztik kirolak eta nutrizioek ez dute aurrerapauso nabarmenik egin, behintzat erakunde publikoen posizioari dagokionez. Oraindik ere ikerkuntza zientifiko zaharkituetan oinarritzen dituzte haiek bere praktikak eta gomendioak, eta ondorioz gizarteari helarazten zaizkion metuek ez dute behar besteko egunerokotasuna, ezagutza zientifikoari dagokionez gutxienez. 
Zeri buruz ari naiz, zehazki? Ba, besteak beste, kirol munduan erabat aintzatesten da dieta orojalea dela kirolarien errendimenduarentzat onuradunena. Horrelakoa, adibidez, dudan jartzen ez den aldarrikapena, sektore ofizialen aldetik behintzat. Izan ere, geroz eta gehiago dira horren aurkako ahotsak. Beganismoaren defentzaileak izaten dira gehienbat, eta badituzte arrazoiak bere kexak adierazteko: izan ere, ikerkuntza eguneratuenek diote landare jatorriko elikagaietan soilik oinarritutako dieta bat jarraitzeak ez duela inolako aurkako efekturik giza gorputzean. Are gehiago, zenbait kasutan industriak inposatutak dieta modernoek eragindako arazo ugari konpontzeraino heldu zitekeela uste da. 
Kirolarekin antzerako zerbait ikus dezakegu: egindako azterketen ordena, badirudi ez duela bakarrik errendimenduaren hobekuntza inolaz ere galarazten, hobekuntza hori indartu ere egin dezakela aitortzen dute zenbait ikerlarik.
Arazoa zera da, ikerkuntza hauek ez dute bozgoragailu nahikoa. Txantiloi txikia izaten dute, eta iraupena aste gutxi batzuetara murrizten da gehienetan. Ez da nahikoa munduko kirol erakundeak konbentzitu eta hauen irizpideak aldatzeko. Gainera, elikagaien industriak honelako ikerkuntzak izkutuan mantentzea nahiago, bere interes ekonomikoak direla medio.
Zailtasun horiek, ordea, ezin dute oztopo gaindiezina inposatu, gizartearentzat garrantzitsuagoa baita zientziak eta ezagutzak aurrera egitea gutxi batzuen interesak gailentzea baino. Gure indar guztiak jarriko ditugu, beraz, proiektua aurrera eraman ahal izateko. 
Ikerketaren gorabeheratan sartuta, frogatu nahi dugun premisa hurrengoa da: landare jatorria duten elikagaietan oinarritutako dietak onurak izango dituela kirolari baten gaitasun fisikoen, beste edozein motatako beste batek baino gehiago. Eta lortzeko, aurreko ikerkuntzek jarraitutako metodologian oinnarrituko gara (horien zenbait aspektu hobetuz, noski). Aldaketa nagusia txantiloiaren tamaina izango da kirolari profesuinalak izango ditugu aztergai, eta kirol ugari jorratuko ditugu, non horren ezaugarriek guztiz ezberdinak izango diren. Horrela, lasterkariak, igerilariak, futboleko eta bestelakoek gutxienez 24 hilabetez, hau da, bi urtez kontrolpean izango ditugu. Haien artean bi lan talde sortuko ditugu, zeintzuen artean elikadura izango den aldagai bakarra: talde batek dieta beganoa jarraituko du, eta besteak orojalea. Beste faktoreei dagokionez ez da diferentziarik egongo.
Honela, lortutako emaitzatatik ondorioztatu ahal izango da, alde batetik nola eragiten duen dietak gorputzean epe luzean; eta bestetik, dieta mota batek eta besteak zer nolako efektuak dituen gaitasun fisiko zehatz bakoitzean. Horrela, hedadura eta orokortasuna izango du, baina baita espezializazioa. Horrek azterketa modu zabal eta orokorrean erdoil eta hedatzea baliozkotu egingo du.
Proiektuaren dimentsioa mundiala izatea espero dugu, eta horretarako denbora, esfortsu eta diru inbertsioa parekoa izatea ezinbestekoa da. Guk lehenengo biak aztertzeko prest gaude, emaitzak merezi duela uste baitugu: kirolaren norabidea betirako aldatu. Historia aldatu dezakegula uste dugu, eta zuekin meritu hori konpartitzeko aukerak erabat zirzazten gaitu.
Veganfit erakundearen ordezkaria.
Barakaldo, 2020ko ekainaren 16a
