Benetako berdintasuna.



Ezer baino lehen, Garai aldizkariaren taldeari zorionak eman nahi dizkiet. Haiek bultzatu baitute kulturaren nahiz zientzialarien azken ikerketen ezaguna bere orrialdetik. 



Mila esker, nire espezialitateko arloan idazteko aukera emateagatik, eta artikulu hau idaztera gonbidatzeagatik.



Eusko Jaurlaritzan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumenaren sailean, berdintasunaren lantaldean lanean nabil, zehazki, Zerbitzu Zuzendaritzan. Horregatik, irakurle maitagarriok, berdintasunaren kontzeptua hurbiltzen saiatuko naiz.



Baina, zer da benetako berdintasuna? Pertsona gehienek pentsatzen dute dena ezagutzen dutela gai horri buruz, ordea, koxka, ez da hain erraza.



Legezko edo berdintasun juridikoak, gizonek nahiz emakumeek berdinak direla legearen aurrean esan nahi du. Hala ere, kontzeptuak, hainbat alderdi hartzen ditu barne, esaterako, tratu, aukera edo soldata berdintasuna.



Baina, noiz agertu zen terminua? 1948. urteko NBEren gutunean, sexu arrazoiengatik bereizketarik egin gabe hitzetan jasotzean eta horrela geratu zen bi urte geroago Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, bigarren artikuluan.



Dena den, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko borroka askoz lehenago hasi zen. Izan ere, 1791. urtean, Olimpye de Gougesek Emakumearen eskubideen adierazpena idatzi zuen, baina bi urte ondoren gillotinatu zuten. 



Bestalde, gizonak ere oso garrantzitsuak izan dira guda honetan, adibidez, mende berean, Condorceteko Markesak saiakera bat idatzi zuen emakumeen boterea defendatzeko.



XIX. mendean, Mary Woolstonecraft-ek, lan ugari idatzi zituen emakumeen alde. Nahiko kritikatua izan zen eta gizartearen mespretxua jasan behar izan zuen. Bera hil ondoren, senarrak, William Godwin-ek, emaztearen idazlanak argitaratu zituen. Mary Shelley, Frankenstein liburuaren egilea, beraien alaba izan zen.



Dena dela, XX. medera arte, ez lirateke gertatuko lorpenik handienak berdintasunaren borrokan; orduan, Virginia Woolf-ek eta beste idazle feministek, Mary Woolstonecraften lanak berpiztu zituzten.



Horrela, 1910. urtean, Copenaghen, emakume sozialisten topaketan, Clara Zetnik-ek emakumearen nazioarteko eguna izendatzea proposatu zuen eta hurrengo urtean, lehen aldiz, martxoaren 19an, Austrian, Alemanian, Suedian eta Danimarkan horrela egin zuten. Halere, egun batzuk ondoren, martxoaren 25ean, New Yorkeko lantegi batean langileak itxi zituzten, sute bat gertatu zen eta 143 pertsona hil ziren, 123 gizon eta 23 emakume. Horrezkero, emakumearen egunean, gertaera hori gogoratzen da.



Alta, ez dugu ahaztu behar, emakumeon eskubide anitzak, pertsona askoren sakrifizioaren ondorioak direla. Adibidez, 1913. urtean, Emily Wilding, ingeles gazte sufragista, Jurgi V. erregearen zaldiaren aurrean oldartu zen; bere heriotzak oihartzun handia izan zuen.



1960. urteko azaroaren 25ean, Dominikar Errepublikan, Mirabal hiru ahizpak hil zituzten, Trujillo diktadorearen aginduak betetzeko. Ekintzaile politikoak ziren. Geroztik aurrera, azaroaren 25a emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna da. 



Ondorioz, lehenengo urratsak eman ditugula esan dezakegu, baina bide luzea geratzen da ibiltzeko. Mugimendu feministari asko zor diogula ezin da ukatu baina, oraindik, matxismoaren arrastoak edonon ikus ditzakegu: arropan, jostailuetan, abestietan... Abesti batzuk nahiko kaltegarriak dira eta ohartu gabe kontsumitzen ditugu. 



Hemendik, gonbidatzen zaituztet, haurnasketa bat egitera, irakurleok. Mila esker zuen arretagatik. 



Gasteizen, 2021eko apirilaren 21ean.
