HSTORIA Izenburua: BILBON ZEHAR. IBILALDIA HISTORIA BIDAIDE Jakiunde Akademia. Beka deialdia.
 Ikerketa Arloko zuzendari Andreari. Bergara-Gipuzkoa. Bilbon, 2020ko ekainaren 16an Zuzendari hori: Joan den igandean, Berria egunkarian, zure Akademiak argitaratu berri dituen beken ezau- garriak irakurri nituen. Ni, Historian aditua izanik, Bilboko Historia ikertzen ari naiz, baina ez dut baliabide handirik nire lanean sakontzeko. Jakiunde akademiak ondo daki zer garran- tzitsua den gure Historia. Zuek argitaratu izan dituzuen artikuluek hori frogatzen dute. Horrega- tik Bilboko Historiari buruz ikerketa egitea proposatu nahi nizueke eskabide honeh bidezt. Hasteko esango nuke hiribilduaren izenaren beraren jatorria ikertu behar dela. Dakizun bezala Gu Diego Lopez Haroko-k (arrotza) BegoÃ±ako behealdean bere semearekin batera eta bizkai- tar guztien atseginez hiribildua fundatu zuenean, bazegoen jadanik kaitxo bat Bilbo ize- narekin. Oraingoz bi teoria daude izenaren jatorriaz: bat-bi albo-euskaratik datorrena eta beste bat -Bello vado-erdaratik. Egin ditudan ikerkete- tan dokumentu esanguratsuak aurkitu izan ditut lehen teoria frogatzeko, baina ezanpide zien- tifikoek eskatzen duten seriotasunak sakon deza- dan eskatzen du. Nerbioi itsasadarrak hiribilduan izan duen eragi- nak atentzioa merezi du ere. Itsasadarra hiriaren bizkarrezurra da. Aberastasuna eta boterea ibaiaren bidetik joan dira betidanik, baina, noizean behin, nork agintzen duen erakutsi nahi du itsasadarra doitsuak. Uholdeez ari naiz. Bai, Nerbioi itsasadarra Biboko bihotza da, hiriaren ahapuntua eta izanaren muina, baina ezin dugu ahaztu hortxe dagoela. 1593. urtean Ibeni nasetan zegoen itsasontzi bat hiriko harre- siaren gainetik igaro zen, eta katedralaren zutabeak zurkaiztu egin behar zituzten bilbotarrek. Hori ura- ren poderioz gertatu zen. Oso gazteak ez garenok ezin dugu ahaztu zer triskantza handia egin zuela gure itsasadarrak 1983.urtean. Zazpi kaleak-horrela deitzen diogu Bilbon gure alde zaharrari-erabat deuseztatu zituzten pairatu genituen uholdeek. Beraz, oso inportantea da itsasadarraren eragina gure hiri- bilduan, baina oraindik ezin da aurkitu garrantzi hori islatzen duen libururik. Bekaren babesean ikertuko dudan beste aspektua izango da. Hirugarren ikerketa-lerroa Bilbon zegoen erakunde oso inpostantea izango zen: Bilboko kontsulatua. Munduko zuzenbidean izan zuen eragina ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Adibidez, Amerikako Estatu Batuetan merkataritza- zuzenbidea gidatzen zuten ezaupideek Bilboko kontsulatuaren araudietan izan zuten oinarri. 1511. urtean fundatu zen eta 1873.urtera arte iraungo zuen. Biboko Merkataritza Ganbara da haren oraingo oinordekoa. Bruxxes hirian oraindik aurki daiteke Bizkaia Plaza kontsulatuak egoitza bat izan zuen lekuan. Esanak esan, zuzendari andrea, ematen du ikerketa sakonago bat merezi duela erakunde horrek. Laugarren eta azken ikerketa-lerroa hirian hirigin- tzak izan duen eragina izango zen. Orain, heda- bide guztietan agertzen da, eredu bezala, gure hiribildua, hingintzaz ari garenean. Duela hamar urte Lee Kuan Yew Saria jaso zuen Bilbok. Hirigintzaren Nobel saria bezala ezagutzen da sari hori. Egia da azken urteetan ez gara joan zalditik astora arlo honetan, baina historian zehar ere hirigintzak leku berezia izan du gurean. Hiru zabalkunde izan dira Bilbon. Lehena, hiru kaleak hedatu zirenean, gure zazpi kaleak osatzen; biga- rrena Areatzarantz handitu zenean, eta hiru- garrena itsasadarra gurutzatu zenean Abando eta Indautxu larreetan gaur ikus ditzagun etxeak eraikitzen. Halere, zuzendari andrea, nire ikerketak ez du izan nahi apalategietan gordetzeko dokumentu hila. Horregatik, ibilaldi bat bezala aurkeztu nahi dut. Irakurtzen duenak nire testua har lezake eta Bilbo sortu zen lekutik abiatuko da itsasadarraren ertzetik -ah, ertz eta ibar horiek dakiten guztia balerrate!- Bilboko kontsulatuaren azken aztarnak -Etnografia eta Arkeologia Museoan daudenak- ikustera. 
Horregatik, aurkeztu dizudan proposamena interesatzen zaizulakoan, eta errespetu osoz, zure zain geratzen naiz. 
