Ingurumena
Izenburua: ZOR KLIMATIKOAREN BIKTIMAK DOKUMENTALA
Irakurle hori: 
Miren naiz, klima aldaketan espezializatutako Ingurumen teknikaria. Bizitza osoa daramat burubelarri berokuntza globalaren efektuak aztertzen: modelo matematikoak diseinatzeko hainbat ikerketetan parte hartu izan dut, eta emaitza interesgarriak lortu ere.
Jakiundek eskaintzen dituen beken berri izan dut, eta aukera paregabea iruditu zait nire ametsetako proiektuari bultzada emateko. Proiektuak klima aldaketaren eraginak isladatzen dituen dokumentala grabatzea du helburu, ikuspuntu oso original eta beharrezko batetik. Izan ere, arazo klimatikoen ondorioz herrialde zaurgarrienek sufritzen dituzten kalteak izango dira protagonista.

Adituen arabera, erronka klimatikoaren biktima nagusiak CO2 gasen emisioan ekarpen minimoa duten eragileak dira, herrialde azpigaratuak, hain zuzen ere. Bidegabekoa, ezta? Berotze globalarekiko sentikorrago bihurtzen dira, alde batetik, moldatzeko gaitasuna murriztuta ikusten delako garatutako teknologia eskasiaren eraginez, eta, beste aldetik, baliabide natural lokalak direlako haien bizi iturri zuzena. Horien artean, herri indigenen kasia berezia da, kaltetuenetarikoak izateaz gain, planetaren biodibertsitate handiena babesten dutelako, eta klima aldaketaren efektuak erintzeko beharrezkoak diren ingurumen ekarpenak eskaintzen dituztelako.

Dokumentalak gizarte indigenek sufritzen dituzten eraginak aztertuko lituzke, hain zuzen ere. Herri indigenek sufritu dituzten zenbait kalte konkretu aipatzearren, Finlandian, Norvegian eta Suedian prezipitazio bortitzek likenaren eskuragarritasuna murriztu dute. Likena elur oreinen oinarrizko elikagai iturria denez, oreinen populazioa murriztu egin da, bertako indigenen kultura eta ekonomiaren funtsa dena.

Beste adibide gisa, Ozeano Bareko zenbait uharte indigena desagertzear daude, itsas mailaren igoeraren ondorioz. Gua,. esaterako, mehatxatuta dagoen irlen artean dago, eta bertako populazioaren gehiengoa indigena da. Bere kokapen estrategikoaren eraginez, Estatu Batuek gerra taktiken mesedeetarako zapadu dute, etengabe. Migratzeko beharrak, berez, lurralde galera baino askoz gehiago suposatuko luke: etorkizun politiko eta kulturalaren mehatxua, hain zuzen ere, eta autodeterminazioaren aurrean amore ematea, 500 urtez borrokatu eta gero.

Gainera, natur baliabideen galeraz gain, gaur egun herri indigenek jada eduki ditzaketen beste oztopo batzuk areagotu ditzake klima aldaketak, hala nola, baztertze ekonomikoa eta politikoa, giza eskubideen urratzea, diskriminazioa eta langabezia. Horrela, berotze globalaren ondorio fisiko eta ekonomikoez gain, sozialak nabarmenduko litzateke dokumentalean, Hori da, zehazki, hondamendi naturalen kasuetan maiz bigarren mailan geratzen den alderdia, eta gaiari denbora eskaintzea ezinbestekoa ikusten dut. Izan ere, ingurumenak ikuspegi holistikoa eskatzen du. Natura zientzez gain, gizarte zientziak ere beharrezkoak dira, gizartea ingurumenaren parte baita. 

Gaiari buruz dokumental bat grabatzea eta jendaurrean aurkeztea bide paregabea iruditzen zait, bai herri indigenetara leiho bat zabaltzeko, bai apaingarririk gabe errealitate agian ez oso ageriko bat mahaigaineratzeko. Itzalean diharduen gizartea protagonista bihurtu nahi dut. Horretarako, beka aprobetxatuta Guam uhartera bertaratuko nintzake dokumentala irlan grabatzeko, bertako adibideak ondo baino hobeto isladatzen baitu inpaktuak ez direla nolanahikoak.

Dokumentalak indigenen testigantzak zabaltzea erraztuko luke, lehenengo pertsonan kalte horiek suposatzen dutena ulertzeko. testigantzei esker, gugandik hainbeste kilometrora gertatu den hondamendia gerturatzea nahiko nuke, era zuzen batean. Ikuslea hausnartzera gonbidatzea litzake azken helburua, sentsibilizazioa delako erronka klimatikoa konponbiderako noranzkoan bultzatzeko lehenengoko pausua.

Donostian, 2020ko urtarrilaren 20an
