Zientzia
Izenburua: DIETA OSASUNGARRIA
Jaun/andre agurgarriak:

Gutun honen bidez helarazten dizuegu Jakiundek eskaitzen dituen beken inguruan dugun interesa.

Nutri bizi elkartea bi psikologok, hiru dietista-nutrizionistak eta bi hezitzailek osatzen dugu. Elkartea 2017an sortu genuenetik asko izan dira pertsonen ongizatea hobetzeko egin ditugun ekimenak. Gure azken proiektua umeei bideratuta dago eta hori gauzatzeko ezinbestekoa zaigu Jakiundek eskainitako beka.

Proiektuaren gaia dieta osasungarria da; eta umeek deita ossasungarri bat zer den eta praktikan nola jartzen den ikastea du helburu.

Helburu horiek lortzeko edukiak jarduera teoriko zein praktikoen bidez lortuko dira. Edukiak hauek dira:

*Beharrizan eta gomendio nutrizionalak. Bi kontzeptu horiek ezagutzea beharrezkoa da elikagaien etiketak interpretatzeko edo dieta bat osatzeko. Beharrizan nutrizionalak banakoaren behar indibidualei egiten die erreferentzia. Hau da, ingesta eta gastu kalorikoari. Bestetik, gomendio nutrizionalak edo RDA-k (Recommended Daily Allowances) populazio baten beharrei egiten die erreferentzia. Adina, generoa edo arraza gora behera.

*Mikronutrienteak. Nutriente mota horiek mikrogramo edo nanogramotan zenbatzen dira. Metabolismoaren oreka mantentzeko behar-beharrezkoak dira. Adibidez: sodioa, potasioa, burdina, C bitamina, kaltzioa edo magnesioa.

*Makronutrienteak. Mikronutrienteak ez bezala, makronutrienteak kopuru handietan behar ditugu eta gramotan zenbatzen dira. Nutriente mota horiek gantzak, proteinak eta karbohidratoak dira. Gomendioak energia totalaren ehunekotan adierazten dira: Karbohidratoak (%40-60), gantzak (%30-35) eta proteinak (%10-15).

*Tresna grafikoak. Aurreko informazioa laburtzen duten tresna grafikoek dietista-nutrizionisten eta pertsona ez-adituen arteko komunikazioa errazten dute. Adibide esanguratsuenak Harvard platera eta piramide nutrizionala dira. Interbentziorako erabiliko dena Sociedad EspaÃ±ola de NutriciÃ³n Comunitarioak (SENC-k) 2018an argitaratutako piramidea da.

*Elikagai taldeak. Piramidea interpretatzeko lagungarria da jakitea elikagaiak nola multzokatzen diren; ostera, euren artean elkartrukatzeko; ekarpen nutrizional antzekoa dutelako. Elikagai taldeak frutak, barazkiak, lekaleak ego haragiak dira, besteak beste.

*Kontsumo maiztasuna. Elikagai bakoitzak, taldearen arabera, maiztasun jakin bat du. Izan ere, dieta anitzetan elikagai taldeen artean egin daitezkeen trukeengatik modu ezberdinetan ase ditzakegu gure beharrizan nutrizionalak. Maiztasun horien adibide dira egunean 3-5 ano fruta kontsumitzeko beharra edo arrain urdina astean 3 aldiz kontsumitzeko gomendioa.

*Bizimodu osasungarria. Elikadura eredu bat arrakastatsua izateko, horretan eragiten duten hainbat faktore hartu behar dira kontuan: oreka energetikoa, ariketa fisikoa, oreka emozionala eta hidratazio maila egokia. Aipatutako faktoreak alde batera uztekotan, aurreko planifikazio dietetiko osoa kolokan jarri daiteke.

Eduki horiek guztiak lantzeko, metodologiak alderdi teoriko eta praktikoak izango ditu. Jarduera teorikoak aurkezpen eta azalpenetan egongo dira oinarrituta. Jarduera praktikoetan, aldiz, umeek elikagaiekin zuzenean lan egingo dute. 

Programaren iraupena 10h-koa izango da guztira, non jarduera teorikoek denboraren 4h izango diren eta ekintza praktikoak 6h.

Programaren eraginkortasuna neurtzeko bi ebaluazio mota egingo dira. Lehena, galdetegi baten bidez jasoko da. Hor umeek elikagaien kontsumo maiztasunak idatziko dituzte gurasoen laguntzaz programa hasi baino lehen . Gero, behin interbentzio programa bukatuta, galdetegi berdina beteko dute eta jasotako datuen arteko konparaketa bat egingo da hobekuntzarik egon den ikusteko.
Bigarren ebaluazio mota ahoz egingo da 10 saioetako bakoitzaren bukaeran, eta zuzenean galdetuko zaie haien interesekoa izan den egin horretan landutakoa.

Proiektua erkidegoko ikastetxetan egiteko pentsatuta badago ere, puntu horretan malguak izan gaitezke eta bekaren arabera forma aldatzeko prest gaude.

Espero dugu proiektua zuen interesekoa izatea ekar ditzakeen onura guztiengatik eta gizartean izan dezakeen eraginagatik.

Eskerrik asko zuen arretagatik.
Gasteizen, 2020ko ekainaren 16an,
Nutri bizi elkarteko zuzendaria
