Aditu esparrua: Natur Zientziak

Azpi esparrua: Ingurumena eta Jasangarritasuna



Ordulariaren gatibu



Badira hiru aste Open Mare gobernuz kanpoko erakundeak itsaso hondoan musukoak aurkitu zituenetik. Bada, ez da aurkikuntza bakarra izan erakunde frantsesarena. Izan ere, biztanlerik ez duen Hong Kongeko irla txiki batean ere musukoak agertu dira, dozenaka agertu ere. 



Ingurumen eta Jasangarritasuna biltzarrean bildu ginen bart  jasangarritasun arloan dihardugun zenbait aditu. Iazko hitzorduan hizpide izan zen plastikoak ingurumean duen eragina. Aurtengoan, aldiz, gure interesgune behar zuten izan pandemia garai honetan ezinbesteko diren musuko eta eskularruek.  Dena den, bi biak, plastiko zein maskara, hondakinak dira. 



Hortaz, ondorio argia plazaratu genuen biltzar horretan batu ginenek: hondakinen arazoa gero eta larriagoa da. Beste hitz batzuetan esanda, zabor kopurua gora egiten ari da. Orain arte plastikozko errefusak ugarienak baziren, gainera, horiei eskularru eta musukoak batu behar zaizkie.  



Pandemia aurreko garaietan urtero 2,3 mila milioi tona hondakin sortzen ziren mundu mailan. Baina, zer gertatzen da hondakin horiekin guztiekin? Bada, gehienek, gezurra dirudien arren, naturguneetan aurkitzen dute gotorleku, noiz desponsatuko zain. Izan ere, zaramaren % 35 bakarrik iristen da birziklapen prozesuetara. Adibide bat jartzearren, soilik espaniar estatuan egunero 30 mila plastikozko botila eta poto botatzen dira hondartza eta itsasoetara. Alta, poto batek 400 urte behar ditu deskonposatzeko.



Joan zen astean klimaren aldeko nazioarteko eguna ospatu zen.  Pasa den aurtean milaka  pertsona ospakizunaz profitatu ziren ingurumenaren egoera salatzeko eta, berau babesteko, neurri gehiago eskatzeko. Dozenaka lagun bildu ziren plazetan, ingurumenaren auziagatik ustez kontzientziatuta. Hamabi hilabete pasatu dira ordutik,  eta aurrerapenik ez da somatu. Iraganeko arazoak kaltetu ez ezik,  berriak ere loratu dira. 



Hain latza izan omen zen konfinamendu garaia orain dela hiru hilabete amaitu zen,  eta dagoeneko,  musukoen konkista agerikoa da. Oraindik ez da datu ofizialikargitara eman . Haatik, musuko eta eskularruak ikusi ikusi egiten ditugu gure kale izkinetan jolasean. Zenbat? Momentuz misterio bat da. Baina, dezente direla ausartuko naiz esatera. 



Gauzak horrela, kezka izan zen nagusi atzoko batzarrean. Adituok, aditu garen heinean, hondakinen areagotzeaz konturatzen gara. Baina, ohartzen al dira herritarrak egoeraren larritasunaz? Baliteke. Hala ere, kontzientziazioa bultzatu behar dela ondorioztatu genuen bilkuran. Hondakinak murrizteko giltzak zeintzuk diren azaldu behar dira, baita eskaini ere. Beraz, beharrezko jo genuen auzi honen inguruko informazio gehiago zabaltzea hedabide, erakunde zein gobernuetatik. Halaber, funtzio dibulgatiboaz gain, funtzio didaktikoa ere bete behar dute eragileok. Ezinbestekoa da, dugu, alor horretan heztea.



Hots, birziklapena izango litzateke errefus kopuruaren murriztapenerako bidea, birziklapen prozuesu egokia, hain justu. Berauk hiru oinarri ditu: berrerabiltzea, hondakinak murriztea eta, azken aukeran, birziklatzea. Hau da, hondakinen kudeaketa aproposa egitea. 



Derrigorrez lagun ditugun musuko eta eskularruen kasuan,  errefusen edukiontziak behar du izan bere helmuga; hondakinok ezin baitira birziklatu.  Hala ere, zaborra murrizte aldera, aintzakotzat hartu beharko genituzke berrerabilipena bultzatzen duten beste bide batzuk, oihalezko musukoak kasu. 

 

New Yorkeko sagar ospetsuak ordulari berria omen du, planetaren heriotzerako zenbat denbora geratzen den iragartzen duen ordularia. Denbora agortzen ari dela, zaigula,  ohartarazten du erlojuak. Tik, Tak. Hala, hondakinen auziak zerikusirik badu Lurraren heriotzarekin. Gure esku dago erlojuaren abiadura geldiaraztea. Alta, beharrezko dira ere hori lortzeko giltzak eta argibideak eskuragarri izatea.