Jakintza esparrua: Komunikazioa (Gaur egungo kazetaritza)

Testu mota: Artikulu akademikoa

Izenburua: Fake news. Gaur egungo kazetaritzaren etsai





Fake news edo albiste faltsuak gaur egungo kazetaritzaren etsai bihurtu dira. Adiera berri samarra den arren, buloak eta gezurrezko informazioak betidanik egon izan dira gure artean; duela 50.000 urte gizakiak komunikatzeko gaitasuna garatu zuenetik. 



Mark Twain idazle estatubatuarraren hitzetan, gezur batek munduari buelta eman diezaioke, egia oraindik oinetakoak janzten ari den bitartean. Ehun urte baino gehiago igaro dira Twainek esaldi ospetsu hori esan zuenetik, baina orain, inoiz baino zentzu eta indar handiagoa hartu du adierazpen horrek. Izan ere, Internetek eta sare sozialek biderkatzen dute informazioaren irismena eta hedapena. Tresna horiek unibertsalak, erabiltzeko errazak eta doakoak diren aldetik, albiste faltsuak plazaratzeko erraztasun handia ematen dute, gainera. 



Asko eta asko izan dira fake newsak aztertu dituzten adituak, eta nolabaiteko adostasuna lortu dute adiera definitzerakoan: Fake newsak dira hedabideek eta sare sozialek sortu eta zabaltzen dituzten gezurrezko informazioak, eta bi helburu nagusi dituzte: batetik, errealitatea desitxuratu; bestetik, herritarren iritziak eta portaerak aldatu. 



Fake news fenomenoari buruzko azken ikerketa sakona Massachusettsko Teknologia Institutuaren  (aurrerantzean, MIT, bere ingelesezko siglengatik) eskutik datorkigu; izan ere, joan den abuztuan eman zituen aditzera azterketaren ondorioak. Zientzialari talde batek bost urtez, 2012tik 2017ra,Twitter sare sozialean plazaratu ziren 1.800.000 albiste faltsu baino gehiago ikertu zituen, horiek hartzaileengan izan zuten eragina ikertu ere. Twainek, 1897an esandakoarekin, arrazoia zuela frogatu zuen ikerketan: fake newsak benetako albisteak baino askoz ere azkarrago hedatzen dira, eta gainera, elkarreragin handiagoa sortzen dute. Esate baterako, txostenaren arabera, benetako albiste batek 1.500 pertsonarengana iristeko sei ordu behar ditu, eta fake news batek, ordubete besterik ez. Era berean, informazio faltsuak % 70 gehiago birtxiokatzen direla ondorioztatu zuten. 



Herritarrek % 86k ez du albiste faltsuen eta benetakoen artean desberdintzeko gaitasunik, MITen txostenak argitzen dutenez. Eta nahiz eta datua arrotza ez den, arazoa da. Azken urteetan, komunikabideak egoera horretaz jabetu dira, eta zenbaitek populazioa -eta batez ere, populazio gaztea- hezteko ekimenak jarri dituzte martxan. Tartean daude British Broadcasting Corporation (BBC) eta Al jazeera -nazioartean-, eta El Pais eta Euskal Irrati Telebista (EiTB) -Estatu espainiarrean-. Azken horrek, Euskal Herrian erreferente denak, inFORMAZIOA izeneko ikastaroak eskaini zituen 2018.urtean. Hala, bada, Africa Baeta eta Dani Alvarez bezalako figura esanguratsuek euskal geografiaren zenbait hezkuntza zentrotara egin zuten bisita, gazteei albiste faltsuen eta egiazkoen arteko desberdintasunak irakasteko xedez. Halaber, hitzaldi horietan, Interneten ibiltzeko portaera egokiak zeintzuk diren azaldu zizkieten gaztetxoei, eta modu horretan jardutearen garrantzia azpimarratu zuten. 



EiTBk, gainera -arestian aipatutako hedabideek bezala-, eskuragarri du bere webgunean (eitb.eus) fake newsak identifikatzeko dekalogoa; hau da, informazio faltsuak identifikatzeko urratsak biltzen dituen argitalpen laburra. Aholku horien artean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, hiru: gezurrezko albisteen titularrak deigarriak dira oso; informazioak errealitatearen eta fikzioaren mugan kokatzen dira maizetan, eta, gehienetan, egiletzarik edo sinadurarik gabekoak dira. 



Fake newsak Interneten eta sare sozialen errege-erregin bihurtu dira azkenaldian: minuturo, munduan, albiste faltsu bat argitaratzen da sarean. Datuak ikaragarriak dira, eta okerrera egin dute pandemia garaian. Konfinamenduan % 60 hazi zen 







Bide luzea dago oraindik egiteko... 




Kazetaria eta Multimedia Komunikazioan aditua
