Zurrunbiloan, baina aurrerantz



Hamar urte igaro dira proiektu hau bere fruituak ematen hasi zenetik, eta ordutik, ehundaka gai jorratu, eztabaidatu eta aztertu dira. Beti alderdi eta ikuspuntu guztiak lotuz, irakurleak bere iritzi propioa izan dezan jardunez. Gizartea ardatz hartuz eta isilpeko eztabaidak mahaigaineratuz. Etxe txokotik mundua ulertzeko izan dugun lehio txiki bat bilakatu zarete askorentzat. 



Gogoan dut oraindik zer pentsatu nuen orain dela hamar urte politikari buruzko euskal aldizkari bat sortuko zela jakin nuenean. 

Euskaraz sortzea, lan egitea eta bizitzea ausardiarekin lotzen zen orduan. Pozarrez pentsatu nuen bidea egiten ari ginera. Piskanaka. Euskararen aldeko politika sendo baten alde. Zoritxarrez, esparru honetan ez da aldaketa handiegirik izan. Kosta egiten da jakitea aurrerantz edo atzeratz goazen. Pertsona baikorrenek esango dute hainbat baliabide eta laguntza bultzatu direla urteotan, eta ala da. Galdera litzateke ea nahikoak ote diren. 



Frantziako Legebiltzarrak orain dela gutxi onartu du hizkuntza gutxituak babesteko lege bat. Honek argi uzten du egungo hizkuntz-politikak badituela zuloak. Bestela ez litzatezke beharko horrelako mugimenduak. Nolanahi ere, argi dago arazo handietako bat euskara jakin gabe bizitzeko dagoen erreztasuna dela. Denok ezagutzen dugu norbait, bizitza guztian hemen bizi arren, ez duena hitz bat ere euskaraz egiten. Orokorrean, euskara ez ikasteko argumentu ohikoena, hizkuntza ondo barneratzeko zailtasuna da. Ez dut esango ala ez denik. Baina azken urteotan erraztasun asko eman dira. Esaterako, euskaltegiak indartuz. Matrikulak dohainikakoak dira eta baliabideak badaude, nahi izanez gero noski. Izan ere, argitaratutako azken aleak dion bezala, Eusko Jaurlaritzak euskaltegietako langileei soldata %36 igotzea aurreikusita du hurrengo lau urteetan. Euskaraz behin eta berriz topatzen duen beste oztopo bat kanpotarren ezetza da. Ez dute egoera aldeko, lana bilatzea edo askok pairatzen duten egoera larriari aurre egitea da beti beraien lehentasuna. Lana egiten jarraitzeko ildo garrantzitsuak dira, dudarik gabe. 



Etorkizun hurbilari begiratzen badiogu, baditugu beste etxeko-lan batzuk ere. Itxialdiak agerian utzi du ahur eta nerabeentzako euskarazko edukiaren gabezia. Guraso talde bat bildu da Disney Plus Euskaraz kanpaina plazaratzeko, enpresa estatubatuar honen edukia euskaraz izatea aldarrikatuz. Larogeiko hamarkadan lau kate baino ez genituen etxeetan. Marrazki bizidunak euskaraz ikusten genituen, ETB-1ean. Ahurren %70ak ikusten zituen euskarazko kate honetan marrazkiak, Eustaten datuen arabera. 2020an, berriz, %5ak baino ez du hautatzen ETB-3 entretenitzeko. Hau benetan kezkagarria da. Etxeko txikienek ez dute ikasteko eta gozatzeko eduki duinik euskaraz. Etxean hasten bada arazoa, jai dugu. Kataluinako Gobernuak 2013an egin zuen akordio bat Disney Plus enpresarekin, ordutik zineman estreinatzen diren Disney filma guztiak katalanez ere egiten dira eta pelikula berriak ere ala argitaratu beharko dira. 



Ziurrenik, nirekin hemen jarraitzen baduzu, gauzak ondo ere egin ditugula pentsatzen ariko zarela. Arrazoia ematen dizut. Badaude zenbait proiektu haietaz harro naukatenak. Esate baterako, eskola kirola egitasmoa bultzatu dugu eskualde askotako ikastetxeetan. Txikienek kirola eginez gozatzeko aukera dute, euskara ardatz izanik. Paper kontuak ere euskaraz proiektua ere sustatu da, burokrazia askotan gehien ahazten dugun huraxe izaten baita. 



Edonola ere, zuen indarra eta beroa sentitu dugu ale bakoitzaren atzean. Ez dira urte errazak izan politika egin ahal izateko. Trumoi asko eta eguzki gutxi izan dugu zeruan, aterkia behin eta berriz etxean ahaztuz. Gauzak horrela, zeuok hor zeundetela sentitzeak bidea erraztu digu. Eskerrik asko euskararen alde egindako borrokagatik ere. Zuloak elkarrekin tapatzeak motxila asko arintzen du.