Ikasle agurgarria,



Covid 19ak azken urtean bizitzako hainbat arloetan eragina izan du. Bizitza asko aldatu zaigu, erlazioak aldatu dira eta aurreko egoera berreskuratzea izango dugu denok helburu. Ekonomiaren ikuspegitik aldaketak ugariak izan dira;  alde batetik ekonomiak egin duen atzerakada, bestetik egoerak sortu dituen behar berriak eta azkenik lan egiteko modu desberdinak enpresak eraldatzera behartu ditu.



Pandemia honen amaierarekin edo kontrolarekin ekonomiaren berpiztea aurreikusten da, baina gure beharrak eta lan egiteko era ez da bueltatuko, beraz enpresen eraldaketak aurrera jarraituko du: Industria 4.0.



Aurtengo erronka industria 4.0 ulertzea da; zer da industria 4.0? Industriak laugarren iraultza jasaten ari da eta honek ondorioak dakartza enpresetan: lan prozesuak aldatzen dira eta ondorioz lan eginkizunak ere. Enpresak eraginkorrakoak izango dira, baliabide gutxiago erabiliko dituzte ekoizpen gehiago lortzeko.



Industria lehengaien eraldaketa-prozesua da azken-produktu bihurtzeko. Industria 4.0. laugarren industri iraultzari ematen dio izena, hau da, eraldaketa-prozesu aldaketari. Lehen iraultza XVIII. mendearen bukaeran izan zen: lurrun makinekin. 1870. urtean etorri zen bigarrena, petroleo eta energia berriekin. Orain dela 40 urte hasi zen hirugarrena informazio eta komunikazioa teknologiaren eskutik, gaur egun hain ezaguna den IKT eta orain laugarren honetan gaude murgildurik: digitalizazioa eta konektibitatea. 

4 arlo bereizi ditugu aldaketa hauek ondo ulertzeko eta 4 gai hauek landuko ditugu aurtengo ikastaroan. Denak dira oso garrantzitsuak eta alde batera utzi ezin daitezkeenak enpresa munduan lan egin behar badugu.

Big data: datuen askoren analisiak. Big datak datuak jaso eta analizatzen ditu. Datu asko prozesatzeko gai da, era manualean egin ezin daitezkeen kalkuluak egiten ditu eta kalkuluez haratago analisiak eta ondorioak ateratzeko gai da. Adimen lehiakortasunaz hitz egingo dugu, enpresetako oso baliagarriak baitira erabakiak hartzeko eta honi buruz saio berezi batzuk antolatuko ditugu lehen bi hilabeteetan.

Teknologia 3D: Iraultza harrigarriena enpresaren barruan. Lan-prozesuak aldatu ditu, lan berriak sortu dira eta langile batzuren birmoldaketa suposatzen ari da.Hau ondo ulertzeko 3Dko inpresora bat ekarriko dugu unibertsitatera. Gipuzkoako bi enpresen errealitatea ikusteko aukera izango dugu.

Zibernetika edo gauzen interneta (internet of things): gailu berri asko interneta dute integratuta eta beraien artean elkarreraginkorrak dira. Distantzi mugak desagertu dira eta ia edozein tokian gaudela piztu eta itzali ditzazkegu etxeko edo laneko aparatuak; denak daude konektatuta daude beraien artean. Gai hau ezagunagoa egingo zaizue, gailu hauek egunero erabiltzen dituzuelako, baina gai honi oso lotuta dagoen 4. arloa izango dugu aztergai.

Zibersegurtasuna: Internetak, sareak, hodeia, etab. beldurra sorrarazten du, mesfedantza. Enpresaren datu guztiak hodei batean gordetzen dira, eta saretik bidaiatzen dute datuak. Baina zer esan nahi du hodeian gordetzen direla datuak? Nork ikusi ditzazke? Birusa hitza askotan entzuten dugu, baina nola ekidin inor nere datubasean sartzea, nola babestu enpresa? Gai hau guztiz garrantzitsua da enpresa munduan eta, beraz,  informatikako asignaturan  txertatzea proposatu dugu. 



Besterik gabe ikasturte honetan aurrez aurre klasean ikusteko esperantzarekin agurtzen naiz.



Ekonomiako irakaslea
