kazetaritza-komunikazioa Izenburua:
 Bozeramaileak krisi garaietan COVID-19 gaixotasunak ez-ohiko osasun egoera sortu duenetik, bozeramaileen garantzia ikusgarria izan da. Osasun erakundeek eta gobernuek gaixotasunari aurre egiteko eta herritarrei aholkuak emateko bozeramaileak erabili / erabiltzen dituzte. Koronabirusak eragin duen efektuak urteak eta urteak bizian egongo da, Margarita del Val zientzialariak ohartarazi duen moduan. Arrazoi honegatik, bozeramailaren rola ela zereginak, ez-ohiko osasun larri honetan aztertzeak interes handia du, bai irakasleentzat bai ikasleentzat, komunikazio arloan jardun ala ez Bozeramaileak erakunde baten baimena du jendaurrean hitz egiteko, eta bere lanaren bidez erakunde horren irudia sendotu edo gaixotu ahal du. Honegatik, oso garrantzi handia du lan honek. Erakundeak berak komunikazio estrategia hautatu behar du, eta horrrekin bozeramaila. Bi mota daude bozeramaile bakarra edo hainbat bozeramaile izatea. Bata edo bestearen bidez komunikabideei eta herritarrei mezu adierazgarri eta mediatikoak bidaltzeko gai izan behar du instituzio horrek. Ohiko egoeretan bozezamaile nagusi bat izaten da, eta beste bozeramaile batzuk eze badaude bereiztiak, gaia, helburua; kanala eta mezua zeinek diren jendaurrean hitz egiteko. Ohiko egoeretan bozeramaileak ezaugarri bereziak izan behar dituzte komunikatzeko, batzuk berez dituzte, beste batzuk zeba daitezke. Esan daiteke, dena kontrolpean dagoela. Baina, bat-batean birus berezi bat heldu zaigu, demagun koronabirusa, hain zuzen ere COVID-19a. Eta horrekin batera osasun larria. Ez-ohiko egoera horretan zer egin? Nola jokatu? Mezuak eta aholku labur, argi eta sendoak eman behar zaie herritarrei, bai eta kazetariei eze, azkenik hedabideak tresna bat da egoera horri aurre egiteko Ez-ohiko egoera bada ere, inprobisazioa ez da hautarik onena. Osasun erakundeak eta gobernuak krisi-eskuliburua hartzera behartuta daude. Han emango diren urratsak, eratu den krisi kabinetea eta hautatu behar duen / dituen bozeramailea/ bozeramaileak argi eta garbi azalduko da. Protokoloa jarraitzen bada, akatsak ekidiko oliza Klaseetan bozeramaileen garrantzia azter daiteke bi eredu hauen, bidez. Eusko Jaurlaritzarena eta Espainiako gobernuarena Bi estrategia erabili dute, bi motako bozeramaile. Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburu Nekane Murga bozeramaila bakarra izan da, saila utzi arte. Berak datuak eta mezuak helarazi dituenez gaizki-ulertuak ekidin dira. Hala eta guztiz ere, Murgaren teknikak eta ezaugarriak jendaurrean hitz egiteko oso urriak direla esan daiteke. Aitzitik, Liderra izan dela erakutsi du. Espainiako gobernuek Osasun Lonjetako Zentroko Zuzendari eta epimediologo Fernando Simon hautatu du. Simonek Ebola krisiak esperientzia hartu zuen eta naturaltasunez eta patxadaz erantzuteko prest dago, edozein galderari. Honekin batera, martxotik aurrera Espainiako gobernuaren presidenteak, Osasun ministroak gainontzeko ministroek eta hainbat teknikarik pretsaurrekoetan hitza hartu dute. Kasu horretan, esango litzateke hainbat ahots hainbat mezu. Asmoa ona da, baina emaitzak gutxi eta kontraesanak agerian utzi ditu eredu honek. Azken boladan, maiatzaren azken asteetan, bozeramaileen kopurua gutxitu du Espainiako Gobernuak, hau da, Osasun ministroak, Salvador Illak eta Fernando Simon teknikariak bozeramaile rola hartu dute Komunikazioa ez da matematika, eta bozeramaila bat edo bi aukeratzea, gutxienez. Baina, buruan dezagun mezua, kanala, publikoa eta helburua ezin besteko ardatzak dira, komunikazio. ona egin dadin. Bestea, bozeramailea, traba daiteke eta, beraz komunikatzaile on izan, teknikak ezagutzeak profesionalaren lana hobetuko du. 
UPV/EHUko kazetaritza saileko irakaslea, Bozeramaileen Prestakuntza ikasgaian aditua.
