Ezpezialitatea: Zuzenbidea



Ohore izugarria da niretzat aurten Abokatuen Elkargoak antolatu dituen administrazioen diru etorri berriei buruzko jardunaldi hauetan jorratutakoarekin osatutako liburu honen hitzaurregile izatea.



Bizitzea tokatu zaigun krisi honen ondorioz puri-purian dago administrazioek diru iturriak igotzeko duten beharra, izan ere, guztiok dakigun bezala aurtengo zergei dagozkien diru sarrerak asko jaitsi dira geldialdi ekonomikoa dela eta, eta betebehar ekonomikoak berriz gero eta handiagoak dira. Horregatik, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak aurtengo jardunaldietarako gai hau aukeratu izana oso egokia eta beharrezkoa dela deritzot.



Horren arira, jardunaldi hauetan geihen aipatu den irtenbideetako bat nolabait aberatsenengandik zerga gehiago jasotzea izan da. Horretarako bi bide nagusi ikusi direlarik, batetik duten ondarea izateagatik bakarrik tributu gehiago ordaintzea, eta bestetik jasotzen dituzten errentengatik ordaintzen dituzten zergen pisua gehiagotzea.



Neurri hauek hartzeak izan ditzaketen ondorioei dagokienez, dirudun askok gure lurraldetik alde egiteko arriskua aipatu da jardunaldietan, eta hala gertatuko balitz  neurri hauek kontra-eraginkorrak izango lirateke, izan ere, dirudunek ez zerga geihago, baizik eta ia bat ere ez bailute pagatuko hemen.



Abokatuen Elkargoak antolatutako mintzaldia izanda, proposatutako neurrien legezkotasuna ere sakon aztertu da. Bi aukera horiei buruz eman diren iritziak  guztiz ezberdinak  izan direlarik.



Lehengo aukerari dagokionez, hau da, duten ondarea izateagatik tributu geihago ordaintzearena, lehendik ere  baditugu Ondarearen gaineko Zerga batetik eta etxebizitzak eta ibilgailu mekanikakoak izateagatik ordaintzen diren beste tokiko tributu batzuk bestetik . Ondarearen gaineko Zerga aspalditik legezkotasuna zalantzan jarri izan zaion tributu bat da, izan ere, askoren ustez tributu honek Konstituzioak babestutako Finantza eta Tributu Zuzenbideko printzipioetako bat urratzen baitu, ez konfiskatzearen printzipioa hain zuzen ere. Zerga hau aberastasun bat izatea soilagatik ordaintzen den tributu bat da. Norbaitek ondare bat bere eskuetan baldin badu, aurretik errenta bat jaso duelako da, eta errenta hori jasotakoan ere errentengatik zerga bat ordaindua du. Bestetik, ondasun horrek inongo etekinik emango balu, etekin horiengatik ere tributu bat ordaintzen da. Beraz, esan daiteke administrazioa pixkanaka pixkanaka pertsona horren ondarea bereganatzen ari dela, eta horri deitzen zaio konfiskatzea da.



Jorratutako bigarren aukera, jasotzen diren errentengatik zergadun dirudunei kuota handiagoak jasotzea da, hau da, errentengatik ordaintzen den portzentaia hori igotzea aberatsenei.  Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergan, lehendik era tarifa baten bitartez kalkulatzen da ordaindu beharreko zerga kuota. Tarifa deritzonak portzentaia ezberdinak esleitzen dizkie errenta maila ezberdinei, hau da, errenta zenbait eta altuagoa izan, ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko portzentaia ere igo egiten da. Beraz lehendik ere errenta altuenak dituztenek etekin horiengandik portzentaia handiagoa ordaintzen dute. Zorra kalkulatzeko portzentai maila horiek Finantza eta Tributu Zuzenbidearen printzipioetako bat bermatzen dute, progresibitatearen printzipioa. Beraz, zilegi litzateke tarifa horretako errenta altuenei dagozkien zerga kuotaren portzentaiak handiatzea, horrela, errenta altuenak dituzten hiritarrengandik zerga gehiago jasoaz eta errenta baxuenak dituztenei eraginik sortu gabe.



Dena den, jardunaldi hauetan parte hartu duten adituek sakonago jorratu dituzte hitzaurre honetan aipatutako puntu hauek guztiak, bai administrazioaren ikuspuntutik, eta baita ekonomialari eta legelari onenen ikuspuntutik ere. Beraz, argitalpen hau osorik irakurtzera gonbidatzen zaituztet, bertan ikusiko baitituzue asministrazioren diru sarrerak bermatu eta igotzeko dauden aukera zein diren. Probetxuzko izango duzuelakoan.



Bilbon, 2020ko Irailaren 29an  

