ENERGIA



TXOSTENA: ENERGIA 4.0

PROPOSATUTAKO GAIA: Energiaren kontsumo-ereduaren aldaketa eta jasangarritasuna.

DATA: Bilbon, 2020ko irailaren 29an.                                                



Azken urte hauetan Energia-Sailetik espezialitatearekin zerikusia duten honako gaiak jorratu izan dira: klima-aldaketa ekiditeko nazioarteko akordioak, trantsizio-energetikoa eta energia berriztagarriak batik bat.

Datorren urteko ekitaldiei begira, bai empresa barruan egingo direnak eta baita kanpoko ekitaldietarako, honako gaia lantzea proposatu liteke: 



Energiaren kontsumo-ereduaren aldaketa eta jasangarritasuna. 



Azken hamarkadan, klima-aldaketa dela eta trantsizio energetikoaren inguruan aurrerapausu garrantzitsuak ikusi ditugu. Erregai fosilak baztetzetik hasi eta energia berriztagarrietara bideratu da merkatua; eta enpresak bere eskeintza, besteentzat energia hornitzaileak den heinean, behin eta berriz moldatu izan du. 



Inguruabar eragileen azterketa sakona egin ondoren gai hau jorratzea komenigarria izan daiteke ondorengo arrazoiengatik: 



1) COVID19-aren pandemiak, paradigma aldatu du. Itxialdiaren ondorioz, trantsizio energetikoranzko jauzia azkartu egin du. Gertaera latz honek, enpresaren jarduera eta xedeak birbideratzera behartzen du. Osasun-krisiarekin, ekonomikoarekin eta existentzialarekin batera, energia-ereduaren aldaketa behar dela barneratu du gizarteak. 



2) Bezero inportanteenek, beren ordainagirian energia berriztagarriak eta merketze bat eskatuko dute. Gizarteak kontsumo-eredu jasangarriago bat nahi du eta hori eskeini behar zaie bezeroei. Kostuak aztertzeko ezinbestekoa da barne prozesuak aztertzea. 



3) Gertuko Herri-Administrazioa aztertzen bada, Eusko Jaurlaritzak garrantzi berezia eman dio egitura berriari: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila sortu du. Enpresak berarekin izan nahi duen erlazioarentzat funtsezkoa da jasangarritasuna lantzea. SPRI-ren bitartez eskatutako dirulaguntzen txostena atxekitzen da honekin batera. Eskatutako proiektuen artean, aurreikusia zegoen honen beharra eta datorren urterako onartzea espero da. Kontzeptu hau lantzeak baditu bere zailtasunak. 



4) Jasangarritasun Energetikoaren Legea onartu berria du Lege-Biltzarrak eta bere bilakaera nolakoa izango den garrantzitsua izango da. Legeak eskatzen duena bete beharra dago eta merkatuen eskari berriei erantzuteko prest egon behar du erakundeak. 



5) Nazioartean dagoeneko gonbidatu gaituzte hainbat mahai-ingurutara. Glasgown, 2021ean, Klima-aldaketaren COP Alderdien Konferentzia izango da eta prestatzen hasi beharra dago.  Frantziak esate baterako zailtasunak jarri ditu, energia nuklearrarekiko duen mendekotasunarengatik, Kyotoko Protokoloa eta Parisko Hitzarmenak eskatzen dutena bermatzeko. Iparraldean, bezero ugari daude, eta energia nuklearraren aurrean zerbait ezberdina, funtsean berriztagarria, eskeini behar zaie jarraipena izan dezaten. 

 

6) Konpetentziaren azterketa sakona egin ondoren, dagoeneko etxeko lanak egin ditu: logotipoa eta mezua berdetu ditu. Kasu honetan, mezua berrikusi beharra dago. Energia berriztagarrien erabilera eskeintzen den  zerbitzuetan barneratua dugun arren, ez da ekoizpena jasangarria dela bermatzen eta transmititzen. Berriztagarriak ez baitu zertan jasangarria izan behar; kontzeptu ezberdinak dira.       



Amaitzeko, Energia-Sailetik uztartutako gaia izan arren, zuzendaritzarekin eta gainontzeko sailekin elkarlanean enpresaren leihakortasuna mantentzeko funtsezkoa da arlo hau lantzea; langile guztiek dute erantzukizuna.  Datorren urtean suertatuko diren erronkei aurre egiteko, enpresak eta teknikariek prest egon behar dute. Enpresaren jarduerarentzat positiboa izango da eta estrategikoki lehentasuna izan dezaketen beste xedeekin bateragarria. 



                                                ENERGIA-TEKNIKARIA
