NI INFORMATIKAN aditua naiz

                                     HODEI KONPUTAZIOA, alde biko txanpona

Egun hauetan ohiartzun handia izan du nola EHU kontratatu duen MICROSOFTen O365 hodei zerbitzua bere informatika eskaintza indartu eta zabaltzeko, bai ikasleei, bai irakasleei.



EHUk emandako pauso honek alde onak ditu zeren gaur egun, baina mugatuta eskaintzen zen zerbitzua, hemendik aurrera eguneko 24 ordutan, asteko egun guztietan eskainiko da, bai lan jarduetarako, bai jarduera pertsonaletarako, are gehiago, MICROSOFTen O365 barruan dauden produktu guztietako lizentziak dohanik erabiltzeko aukera dago. Gozoki ederra Unibertsitatearentzat zeren ez du azpiegitura, ez handitu, ez berritu beharrik, eta gainera teknikari gutxiagorekin.

Halere, badu alde txarra, zerbitzua eskaintzen duten enpresa hauek enpresa multinazional amerikarrak dira edota partners delakoak, hori diote bere buruari gertutasun balore bat itsatsi nahi diotenen. Horrek menpekotasun bat ekarriko digu, gure azpiegitura mantentzeari uzten diogu alde batetik eta alderik arriskutsuena gure datu guztiak beraien ordenagailuetan gordeko dira, beren gatibu bihurtzen gara. Inoiz harremana sapuztu daiteke ota muturreko egoera batean, nahiz politikoa, nahiz ekonomikoa izan, ez dakigu zertan bilakatu daiteken.



Adibide on eta txarra alde batera: AMAZONen kasua ipiniko dugu. Hodei konputazioa lehenengo eskaini zuen AMAZON izan zen, 2006. urtean, AWS izenarekin (Amazon Web Services), oso ondo aurkeztu ere, AMAZONen zion Ez baduzu zure argindarra sortzen, zergatik sortu behar duzu zure konputazioa, eta hori bezala jarraitzen zuen ur zerbitzuarren kasua aipatzen e.a. luze bat. AWS nabarmendu zen eta pasa zen heroi izatetik lotsagarri amaitzeko oso denbora gutxian WIKILEAKSekin izan zuen arazoarekin. 



Julian Assange kontratatuta zeukan bere INTERNET zerbitzua Suediako enpresa batekin, hemengo EUSKALTEL bezelako batekin, honek zerbitzu guztia eskaintzen zion, bai azpiegura, bai edukieak publikatzeko baliabideak, baina publikatzen hasi zenean PENTAGONOko filtrazioak aurreikusi zitekeen bezala enpresa horrek erasoak jasaten hasi zen eta eraisten zuten WIKILEAKSeko zerbitzua egunak joan eta etorri. Hori ikusirik, AMAZONen AWS zerbitzua kontratatu zuen eta nahiz eta erasoak jarraaitu zuzten AMAZONek bazituen bitarteak erosei eusteko eta ezin zuten eraitsi. Halako batean, AMAZONek bota egin zuen WIKILEAKS bere zerbitzutik esanez kontratuan forma akats bat zegoela.



Inoik ez zuen zalantzarik izan, EEBBtatik etorritako presioak izan zirela . Ezaguna egin zen NEWSWEEK aldizkariaren zuzundariaren manifestua salatuz AMAZONen jokabidea, konparatuz zer pasako zen beraiek salatu zutenean Gobernuaren ustelkeria ez bazituzten eduki eskura aldizkaria inprimatzeko gailuak.



EHUk egin duen bezala, aurretik Eusko Jaurlaritza egina zuen O365 zerbitzuaren kontratua MICROSOFTekin. Gaur egon, hori bera zabaldu nahi da ikastetxeetara GOOGLEen GSUITE zerbitzuarekin CHROMEBOOKs delako ordenagailu mota batzuekin. Ordenagailu mota hauek nabigatzaile soil bat dute, GOOGLEek eskaintzen dute behar dituzten software eta eguneraketa guztiak 6 urtetan 24,00 EURon truke. Zaila da ezetz esatea, hain diru gutxiren truke hain zerbitzu zabala, gainera exekutatzen duten software hain da mugatua birusen erasoetatik salbu daudela. txaponafen beste aldea da gure datuak ezagutzen dituztela.



Horregatik falta da Eurparen parte hartze handiago bat, zergatik ez dago Europan horrelako zerbitzua eskaintzen duen enpresarik, Europan sensibilitate gahiago dago datu babesaren defentsan aritzeko, eta legedia oso atzetik doa aurrerapen teknologikoetatik.



Horregatik, norberak hartu behar ditu neurriak eta zabaldu behar dugu berrikuntza hauek dituzten eta etorriko direnen ilunabarrak.
