Jasotzailea:
Jakiundeko beken 
arduradunari
Bidebarrieta kalea 8, 2.A
01001- GASTEIZ
(ARABA)
Agur tÃ©rdi:

Garazi nauzu, Zuzenbidean lizentziatua naiz, eta 10 urtez abokatutzan aritu naiz. Nire tesiak euskararen erabileraren gaineko araudia aztertu, eta doktoretza tesian idatzitakoa garatzeko eskaintzen duzuen beka jaso nahi dut. Demokrazia ezarri zenetik 42 urte pasa dira, eta epe horretan euskararen erabilera izugarri handitu bada ere, auzitegietan ez da euskara erabiltzen. Horien arrazoiak ulertzeko zioak beren-beregi aztertu behar dira:

1978ko konstituzioaren 3.2 artikuluak euskara estatuaren hizkuntza ofizialtzat jotzen du, baina, era berean, konstituzioaren 149.1.5 artikuluak Justizia Administrazioa estatuaren eskumen esklusiboa dela aldarrikatzen du. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoak ezin du justiziari buruzko arautegi propio bat eratu, eta, ondorioz, ezin ditu behartu epaitegiko langileak euskara maila jakin bat izatera.

3/1 979ko Lege Organikoaren 6.1 artikuluak herritarrei euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea aintzatesten die, eta bi hizkuntzak ofizialtzat jotzen ditu.

10/1982ko euskararen legeak herritarrei hizkuntza eskubideak aitortzen dizkie, eta horiek bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko admistrazioei eginbeharrak ezartzen dizkie. Helburua zera da: euskara gaztelania bezala, egunero erabil dadila administrazioan. Lege beraren 9. artikuluak herritarren eskubideak jasotzen ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Administrazioaren betebeharrak ere.

86/1997ko Dekretuaren 19.1 artikuluak zera xedatzen du: Euskal herri administrazioek euskararen erabilpenaren normalkuntzarako planak onartuko ditu, eta egin beharreko egokitzapenak lanpostu zerrendan jasoko dira plangintza bakoitzaren lehenengo urtean.

174/2015eko Dekretuak prozedura bat arautzen du. Prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioen euskalduntzeari buruzko gaia jorratzen du. Tamalez, 10 urtetan hiru dekretu egin behar izan dira, estatuaren aburuz, dekretuok estatuaren hainbat erregelamendu hausten zituztelako. Hortaz, estatuarekin eskumen gatazka positiboa sortzen zuten. Estatuko abokatuek dekretuak estatuaren eskumen esklusiboa, konstituzioaren 149.1.5 artikulua, urratzen zutela salatu zuten, eta konstituzio Auzitegiak arrazoia eman zien parte batean. Arauak funtzionarioei euskara jakitera behartu nahi zieten, baina Konstituzio Auzitegiaren sententzia ondoren, maila baxuko funtzionarioei aplikatzen zaizkie, eta garrantzitsuenei, hots, magistratuei, fiskalei, idazkariei... Ez.

39/2015eko legearen 15.artikuluak, halaber, euskara erabiltzeko aukera ematen du, betiere, alderdiak ados badaude.

Azkenik, 1985eko Botere Judizialaren Lege Organikoaren 231.2 artikuluak epaitegiko langileei euskara erabiltzeko eskubidea ematen die, baina horretarako, prozesuan parte hartzen duten alderdi guztiek ados egon behar dute. Horrez gain, lege bereko 342. artikuluak xedatzen du oposizioetarako euskara meritutzat baino ez dela kontuan hartuko.

Horiek guztiak kontuan izanda, argi dago legeen arteko kontraesanak daudela, edota hobeto esanda, lege orokorrek euskararen erabilpena aintzatesten dutela ematen du, baina, errealitatean eskubidea ezin da egikaritu.

Horregatik guztiagatik, nire burua aurkeztu nahi dut zuen beka lortzeko, izan ere, bekaren diruarekin aipaturiko egoera salatzeko asmoa dut. Horretarako, jardunaldi bat antolatu nahi dut eragile guztiekin eta dagokion publizitatea eman nahi diot. Horrenbestez, jasotako datuekin liburu bat idatzi nahi dut.

Besterik ez, informazio gehiago behar bazenu deitu 652.733.547 telefonora.

Adiorik ez.
