Gasteizen, 2021eko apirilaren 21ean



Erredakzio-talde agurgarri honi, 



Dena dago buruan elkartearen presidentea naizen moduan, gure elkartearen berriak plazaratu nahi dizkizuet. 



Azken urteotan gure osasun mentaleko zentroan konturatu gara gaixotasun mentalak gizartean oso ahaztuta egon direla eta buelta asko eman eta gero, gizarte langileak osatzen dugun lan-taldean adostu genuen ezin genuela gure esperientzia desaprobetxatu egoera aldatzeko. Beraz, arazo honi erantzuna emateko eta gaixoak laguntzeko, 2020ean elkarte berri bat sortu genuen, Dena dago buruan izendakoa. 



Gizartea kontzientziatzea eta gaixoek pairatzen duten bazterkeriaren kontra borrokatzea dira gure helburu nagusiak. Egunero ikusten dugu gaixotasun mentalak oso ezezagunak direla eta aurreiritzi asko sortzen direla gaixoen inguruan. Gainera, zerbitzu publikoek diru gutxi inbertitzen dute haien egoera hobetzeko, ondorioz, familiak oso galduta daude buruko gaixotasun baten diagnostikoa jasotzen dutenean. Eta ez hori bakarrik, kontuan hartu behar dugu koronabirusaren pandemiak egoera txarrera egin duela, depresio eta antsietatea gora egin dira eta. Hori guztia kontuan izanda, uste dugu ez dugula bakarrik osasunaren krisiari aurre egiteko beharra, osasun mentaleko krisia ere mahai gainean jarri behar dugula. 



Martxan daramagun epean lan asko egin dugu, lehenik eta behin gure elkartea gizarteari jakinaraztea. Bigarrenik, buruko gaixotasunei buruzko informazio argia eta fidagarritasuna zabaldu dugu. Horretarako gida bat argitaratu dugu, azaltzeko nola jokatu behar den buruko gaixotasuna duten pertsonekin eta eskura jarri dugu leku publiko nagusietan, besteak beste, gizarte etxeetan eta osasun zentroetan.



Azpimarratu gustatuko litzaidake ere pandemiaren garaian sortu dugun programa berria, arrakasta handia izan duelako. Dakizuenez, coronabirusarengatik zerbitzu asko bertan behera geratu dira eta arreta ugari telefonoz egiten ari da, baina askotan hori ez da nahikoa pazienteentzat. Soluzio moduan gure elkartean gizarte langintzako bulego bat ireki dugu, aholkuak emateko eta, batez ere, pandemiarengatik sortu diren beldurrei edo zalantzei erantzuteko. 



Ikerkuntzan ere esfortsu handia jarri dugu. Unibertsitarearekin batera ikerketa bat egin dugu jakiteko nola sentitzen diren gure gizartean gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta familiak. Lortutako konklusiak Foru Aldundiarekin konpartitu ditugu eta, gure ustez, oso baliagarriak izango dira eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko. 



Ez nuke bukatu nahi gure urteurrenaren jaiari buruzko informazioa partekatu eta zuei parte hartzeko gonbidapena egin gabe. Datorren uztailan urte bat martxan daramagula ospatu nahi dugu eta horretarako hitzaldi bat antolatzen ari gara, elkartearen lana eta esperientzia gizartearekin konpartitzeko. Bertan oso psikiatra famatu batekin kontuan hartuko dugu, Olatz Lópezek, gurekin parteka dezan zer eragina izan duen coronavirusaren pandemiak osasun mentalean. Espero dugu zuek hor bertan ikustea, gure artean ezagutzeko aukera izateko. 



Ez dago esateko beharra gure laguntza izango duzuela buruko gaixotasunei buruzko informazio gehiago behar duzuenean edo gai honi buruzko berriak egiaztatu nahi dituzuenean. 



Zuen atentzioagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztet.



Dena dago buruan elkartearen presidentea.
