Zientziak- Osasun Arloa Izenburua kontuz kanabisarekin! 
Jakiunde Akademia Zuzendari jaun-andrea Karmelo Etxegari, iz Gernika Barakaldon, 2020ko ekainaren 16an Jaun-andre agurgarria: Uxue nauzue, Euskal Herriko unibertsitateko Farmakologia taldeko ikerlaria. 2020 urtea, ikerketaren emaitzei dagokienez, urterik oparoena izan da: lortutako emaitzek -duten garrantziagatik- ahalik eta hedapen handiena izan beharko lukete. Hori dela eta, zuengana jotzen dut eskaintzen duzuen beka-egitasmoa eskatzeko: gure azterlanak aurrera egin dezan dirutza behar da; edozelan ere, zuen laguntza jaso ezean, ikertzeari utzi beharko genioke. Gizakiak antzinatik naturan aurkitu izan ditu bere alde Iudikorako zein gaixotasunen sendabiderako baliabideak. Beraz, ez da harritzekoa, printzipio aktibo ezagunenak bertatik hartzea: penizilina -penicillum notattum izeneko onddoak sortutako antibiotikorik erabilena-; salizilina, V.mendean Hipokratesek zume zuritik erauzitako substantzia mingotsa, azido salizilikoaren aitzindaria, alegia- ;eta kanabisa edo kalamua.
Ka 2.737 urtean, Txinako shen Nung enperadoreak idatzitako herbarioan, kalamua lehen aldiz aipatu zuen sendagai gisa. Garai hartatik aurrera, kanabisaren eta bere eratorriak beste aukera terapeutiko batzuen moduan erabiltzea bermatzen duten zenbait entsegu kliniko burutu dira. Naturak eman diezaizkigukeen altxorrak kontaezinak badira ere, sarri askotan, gizakiaren esku-hartzeak balizko onurak indartu eta eragin kaltegarriak murriztea ahalbideratzen du. Lan honen helburua kanabisaren erantzunaren aldakortasuna ikertzea da: batetik, zientzaren arlo desberdinetako elkarlekintzaren ondorioz, zehaztasun gehiagorekin ezagutzen dugu kalamuaren efektuen aldagarritasuna; bestetik, alkohola eta kanabisa konsumitzeko adina gero eta goiztiarragoa da. Erabiltzen den moduaren arabera, askotariko izenak hartzen ditu: marihuana-kukuluak, loreak, hostoak eta zuztarrak dira, xehatuak eta lehortuak-; haxixa -landareak jariatutako erretxinaz egindako orea-; eta, azkenik, haxix olioa -erretxinaren kontzentratu likidoa, disolbatzaile batekin nahastua-. kalamua ez da batere sinplea: bertan, 554 konposatutik gora aurkitu dira, 113, kanabinoideak eragin psikoaktiboa duten molekulak-. 113 kanabinoide horietako bakoitzak eragin terapeutiko anitza duenez, aplikazio ugaritarako erabil daitezke. Horretaz gain, haien artean eragin sinergikoa gertatzen da. Bere osagaien egitura kimikoa ez zen 1960.ko hamarkara arte argitu, eta beste 30 urte gehiago behar izan dira, konposatu hauek nola jarduten duten xehatasun apur batekin ulertzen hasteko. Beste alde batetik, kanabinoideekantz itzela dute gure gorputzak berez jariatzen dituen estekatzaile endogeno batzuekin. Orain dela gutxira arte, ez da jakin organismoari nola eragiten zioten, baina duela urtebete, gure taldeko zuzendariak, Jabier Meanak, sistema berri bat aurkitu du: kannabinoideek sistema honekin interakzionatzean hainbat erantzun agertzen dira (mesedegarriak eta ez desiragarriak ere bai). Azkenik, aurreko aurkikuntzaz baliatuta, gure ikerketa taldeak kalamuaren kontsumoa eta eskizofreniaren garapena lotzen dituen mekanismoa identifikatu du, baita kanabisa kontsumitzeko adinak zer eragin izango duen garunean sor ditzakeen aldaketa estrukturaletan ere. Lan honetan, kanabisarekiko, talde zaurgarrienak antzeman ditugu: lehenengoak, nerabeak -arestian aipatutako garuneko aldaketak handiagoak izango baitira kanabisa zenbat eta gazteago hasi eta gehiago kontsumitu; bigarrenak, gaixotasun psikiatrikoa jasaten dutenak, horiengan eskizofrenia garatzeko probabilitatea nabarmen hazten baita. Gure uste apalean, etorkizunean, lortutako ondorioek lagundu gaitzaketelakoan gaude. Horregatik, uste dugu beka hori lortuko bagenu, parte hartuko genukeela gizarteari informazio hori guztia zabaltzeko orduan; halaber, arriskuan dauden taldeentzat lagungarria izan daitekeela iruditzen zaigu. Behin horiek guztiak esanda, Jakiunde Akademiari eskaintzen duen beka berriro eskatzea besterik ez zait gelditzen. 
Beste barik, jaso ezazue agur beroa. 
