(Hautatutako gai espezializatua: OSASUN-ZIENTZIAK)



Irakurle maiteak:



Ni doktorea naiz, biokimikari ogibidez.



Joan den abuztuan, Bilbon, osasun-zientzien alorreko adituen biltzar batean hartu nuen parte, hizlari gisa. Hainbat gai izan genituen hizpide emandako mintzaldietan. Haien artean, eztabaida luze eta beroak sortu zituen gaur egungo gizartean pentsamendu kritiko eta pentsamolde zientifikoren egoerak. Sasi-zientziak benetako osasun-zientzien eremua irabazten ari dira, gutxika baina etenik gabe, ondorioztatu genuen adituok, eta, medikuntza arloan, hain zuzen ere, homeopatia omen da medikuntza alternatiboen ospetsuena, hala gizartean nola medikuen artean zalantza eta engainu gehien sortarazten dituena.



Horiek horrela, eztabaida eta hitzaldi horien guztien ondorioz, sasi-zientzien iruzur ohikoenak -eta, besteak beste, homeopatiarenak- agerian jartzea eta erakunde ofizialek azken urteotan sasi-zientziek gizartean eragindako kaltea salatzea abiapuntu, aldizkari honetan aditu guztion izenean iritzi-artikulu bat idaztea erabaki genuen.

Hemen naukazue, irakurleok, ni izan bainintzen hautatua lan hori egiteko.



Hasteko, zergatik daude hain hedatuta sasi-zientziak gure gizartean? Zer bilatzen da medikuntza alternatiboetan? Edo, beste modu batean esanda, zer ez da aurkitzen osasun-sistema ofizialean?



Ez dago erantzun zuzenik, baina, homeopatiaren kasu, aitortu behar dugu unibertsitateek berek ez dutela inolako onurik egiten haien masterrak ezartzen dituztenean. Hala, egun batean, jakinarazten digute UNED-ek bi urteko masterra ezarri duela; beste batean, ordea, entzuten dugu Madrilgo Unibertsitateak bertan behera utzi duela master hori. Zer pentsatu, beraz, egia ala gezurra, sendagai magikoa ala negozio hutsa, hutsezinezko erremedioa ala erabateko iruzurra? Erakunde ofizialetatik bertatik horrelako zalantzak sortaraziz gero, nola eska dezakegun hiritar arruntak sasi-zientzietako besoetan eror ez daitezen?



Gure ustez, pentsamendu kritikoa eta pentsamolde zientifikoa ahalik eta azkarren hedatu behar direla gure gizartean.

Alde batetik, sasi-zientziak erantzun errazak ematen dituzte, ulertzeko esfortzurik eskatzen ez dutenak. Aldaezinak eta aldagaitzak dira. Ez dituzte lege unibertsalak bilatzen eta ez dituzte zientzian erabiltzen metodoak erabiltzen. Hori da beren arrakastaren giltza: e-rraz-ta-su-na. 

Beste aldetik, benetako zientziek itzelezko ahalegina eskatzen dute. Esan behar dugu, jakina, zientzaren oinarriak ez direla profeta edo guru batek zerutik edo menditik jaitsitako legearen harlauzak, ezta pentsatu ere. Aldakorrak eta aldagarriak dira, eta horrelakoak izan behar dute! Gauzak horrela, artikulu zientifikoren batek zerbait berririk frogatzen edo aurkitzen badu, inolako arazorik gabe aldatuko dira aurreko teoriak, ereduak edo aieruak. Horrela funtzionatzen du metodo zientifikoak, eta pentsamolde horren ezaguera eta hedatzea da, ezbairik gabe, da gure osasun-erakundeetako helburu nagusietariko bat.



Are gehiago, aldizkari zientifikoetan argitaratzen diren emaitzen zuzentasunaren eta, beraz, nolabaiteko fidagarritasunaren kontrola eta segurtasuna izateko, pareko kideen bidezko berrikusketa (peer view deritzona) dauka ezaugarri aldizkari bakoitzak. Hau da, aldizkari bakoitzeko bi adituk -bi gutxienez- berrikusketa zientifikoa egiten dute. Sasi-zientzietan ez dira horrelako berrikusketak egiten. Eta esate baterako, homeopatia arloan, produktu homeopatikoek ez dituzte pasatu behar medikuntza ofizialaren sendagaiek gainditu behar dituzten saiakuntza klinikoak.

Ezagutzen al ditu gizarteak horrelako desberdintasunak, funtsezko ezberdintasun horiek? Uste dut ezetz. Lehenago esan dudanez, erakunde ofizialek -unibertsiteek, hezkuntza sailak...- eta zientzalariok albait azkarren hedatu behar ditugu metodo zientifikoaren oinarriak, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna.



Bukatzen ari zaizkit idazteko lekua eta denbora, baina ez dut nahi bukatu homeopatiaren hainbat nondik-norakoak aipatu gabe.
