INGURUMEN ZIENTZIAK





Jaun/Andre agurgarria:



Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldian parte-hartu duzuenoi eta, batez ere, egunero, ur-baliabideen kudeaketan gogotsu lan egiten duzuenoi.  Urtero, Uraren Kultura Elkarteak uren kudeaketan ematen diren politiken inguruko jardunaldia abiarazten du. Aurten, jardunaldiak gai garrantsitzu bat baino gehigo jorratu ditu; bertan hausnarketa eta ekarpen aberasgarriak jaso dira, eta ez hor bakarrik, ur-baliabideak kudeatzeko jardunbide zehatzak ere plazaratu dira. 



Ezbairik gabe, datorren urteotan uraren kudeaketan jarduten dugunok egundoko erronka bati aurre egin beharko diogu. Izan ere, Uraren Esparru Zuzentarauak ur-masen egoera ekologiko ona lortzeko epe muga 2027. urtean jarri zuen. Gauzak horrela, berebiziko garrantzia izango du aurki garatu behar diren Plan Hidrologikoak. 



Plangintza ziklo honetan, berez uren kudeaketan ematen diren berezko zailtasunez gain, kontuan hartu beharreko bi kontu nabarmendu nahi nituzke: lehenik, aldaketa klimatikoak ur-baliabideak urrituko dituen aurreikuspena, eta horrek ur-hornikuntzan eragin ditzakeen ondorioak; eta bigarrenik, COVID-19ak eragindako osasun krisiak aurrekontuetan izango duen eragina, berez eragileek dituzten baliabide urriak murriztuko dituelako. 



Orohar eta jardulandian azaldutakoaren arabera, gurean, azaleko uren heren batek ez ditu xedatutako helburuak betetzen; lur-azpiko uren kasuan, ordea, ez-beteze maila txikiagoa da, %5a baino ez. Gauzak horrela, ur-masen egoera ekologikoa leheneratzeko lan handia dugu eta ezinbestekoa ikusten dut jardunbideak hiru alor nagusietara bideratzea: batetik, ur-zikinen tratamendu eraginkorrak susatzea, bestetik, ur-baliabideen eta eskariaren jasangarritasuna bermatzea, eta azkenik, muturreko gertakariei aurre egiteko plangintza bereziak jorratzea. 



Zalantzarik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoan ur-masek jasaten duten presiorik esanguratsuena ur-zikinak dira. Hala hirietan nola herri txikietan isuriak tratatzeko gaitasuna duten azpiegiturak martxan jartzea lehentasuna izan behar du. Zehatzago esateko, araztegiak eraikitzea ezinbestekoa da isurien emari edo kutsadura maila altua den kasuetan. Eta ez hori bakarrik, azpiegitura hauek egoki kudeatzea beharrezko da, araztegien isuriek ibilgu zein itsasoan eraginik izan ez dezaten. 



Halaber, danok bat etorriko gara honetan: ur-baliabideen jasangarritasuna eta ur-hornikuntza uztartzen dituen eredua garatu behar da. Azken hamarkadetan, ur-hornidura lehenetsi da, horrek ingurumenean izan ditzakeen ondorioei erreparatu gabe. Hortaz, ziklo honetan eskaria asetu eta emari ekologikoak bermatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak bideraztea berebiziko garrantzia izango du.



Bukatzeko, arestian azaldutako jardunbideetako azkena: muturreko gertakariak kudeatzeko plangintzak bideratzeko beharra. Uraren kudeaketan bi gertakari nagusietaz arduratu beharra dago, gurean garrantzitsuena uhode-arriskua da, baina ezin dugu ahaztu, lehorte-arriskua. Esan bezala, ezinbestekotzat jotzen da uholdeek eragin ditzaketen ondorioak aurreikusi eta txikitzen dituzten neurriak bideratzea. Gurean, lehorteen eragina murritza bada ere, jadanik aurreikusten da aldaketa klimatikoak ur-baliabideak urrituko dituela, eta horrek ur-horniduran izan dezakeen eragina aztertu beharra dago.



Ondorioz, eta idatzi hau bukatzeko bi hitz: planifikazio hidrologikoa ur-masen egoera ekologikoa leheneratzeko tresna baliagarria da, jardunaldian egindako ekarpenak hizpide, eta zehaztutako jardunbideak jarraituta, baliabideak eraginkor eabili beharra dago. 





Adeitasunez,



Bilbon, 2020ko maiatazaren 2an.


Plangintza teknikaria
