GAIA: Kirola eta emakumea.



Ukaezina bezain bistakoa da emakumeak kirol munduan jasaten duen zapalkuntza. 6 kirolari sexyenak Olinpiar Jokoetan, Suediako panpinak denen begiraden erakargarri eta antzerako lerroburu nardagarriak ikustea baino ez dago. Zergatik idazten dituzte Marca, Mundo Deportivo edota As bezalako egunkarietan horrelako titular matxista eta sexistak? Bada, gizonen atentzioa pizteko.



Hor ikusten da zer nolako gutsiezpena dagoen emakumezkoen kirolarekiko, eta zer nolako bazterketa egiten dien alderdi guztiek, bai gizarteak, bai kirol klubek, eta baita erakundeek ere.



Hasteko, komunikabideek garrantzia hutsala ematen baldin badie, ezinezkoa da babesleek ere diru-laguntzak eskaintzea. Espainiako kasuan, babesleen partetik, %1eko laguntza baino ez daukate emakumezkoen taldeek; dirurik ezean, soldatak ere askoz baxuagoak dira. Kirol motaren arabera, baina arrakalarik handiena futbolean ikus daiteke; Espainiako Futbol Ligan emakumezkoek hilean irabazten duten bataz bestekoa 400 eurotan dago, mutilena 150.000 eurotan dagoen bitartean. Iazko denboraldian pil-pilean egon zen emakume futbolari profesionalen greba; beraiek eskatzen zutena lan-baldintza duinago bat baino ez zen. Labur esanda, soldata 2.000 eurora  igotzea eta gaixotasun-bajak kobratzea. Ez hori bakarrik, konpetizioetan saridunei ematen dizkien sariak ere alderaezinak dira; emakume irabazleak gutxienez lehenengo gizonak baino %50 gutxiago eskuratzen du. 



Zergatik hain pitzadura handiak? Emakumeek errendimendu baxuagoa omen daukatenez, ikusgarritasun urriagoa ematen dute emakumeek; hortaz, ez ei dira errentagarriak lehiaketa antolatzaile, kirol enpresa zein babesleentzat. Alabaina, hor dago Jasmin Paris ultramaratoi korrikalaria. Britainia Handian 300 kilometrotik gorako lasterketa batean irabazle nagusia izan da; bigarren geratu den gizon bati 15 ordutik gorako aldea atera dio, gainera.



Bestalde, 2019 eta 2020. urteetan emakumezkoen kirolak loraldia bizi izan du hemen, Euskal Herrian. Alde batetik, hor daude neska futbolariak, Reale Arena eta San Mames estadioetan 30.000 ikusletik gora bildu zituzten. Bestetik, pilota mundura salto eginez, Emakumezkoen Master Cup Txapelketak emititzen hasi da Euskal Telebista; ahaztu gabe, aurtengo udan ETB1en egon den Plazandreak saio berritzailearekin. Behobia-Donostiaren kasuan, emakume profesionalen irteera 5 minutu aurreratu zen, kameren arreta 



Hauek guztiak datu estadistiko eta ekintza gutxi batzuk baino ez dira. Bada momentua emakumeari garrantzia handiagoa eta ikusgarritasun gehiago ematea. Horretarako, Emakume Kirolarien Eskubideen Aldeko Elkarte bat sortzeko proposamena egiten da txosten honetan; bi funts nagusi izango lituzke elkarte horrek.



Lehenengoa, babesleak eta bekak aurkitzea; norbanako batentzat ia ezinezkoa da laguntzak bilatzea, elkarte handi bat alboan duelarik, dena posible izango da. Erakunde publikoen babesa beharrezkoa izango da; hori dela eta, ate bat jo gabe ez da geratu elkartea.



Bigarren xedea historian kirolari handi izan diren emakumeak bistaratzeko jardunean lan egitea izango litzateke; liburuen publikazioak eta ikus-entzunezko lanak argitaratuta, esaterako. Dina Bilbao abenturazalea, Arantxa Orbegozo kirolaria, Josune Bereziartu eskalatzailea, Edurne Pasaban alpinista... eta beste hainbat emakumeren historia plazaratzen has daiteke. Beraien garaian, emakume izateagatik diskriminatuak izan ziren, hala ere, beraien eskubideen zein ametsen alde borrokan jarraitu zuten, lorpen ikaragarriak eskuratu arte. Aintzindariak dira, eta, gaur egungo neska gazte kirolarientzat, erreferente. 



Hortaz, egokiena kirolari profesional den emakume orori dei zabal bat egitea izango litzateke; bilkura bat antolatu, protagonisten ekarpenak jasotzeko. Azken urteetan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan handia dago egiteke. 



Bi hitzetan, emakume kirolariek sufritzen duten zapalkuntza jasanezina da. Non gogoa, han zangoa dio atsotitzak,