ESPEZIALITATE:  EKONOMIA





TOKIAN TOKIKO ENPRESEN ETORKIZUNA / ADIMEN LEHIAKORRA



80. hamarkadan sortu zen Gipuzkoako Garapen Agentzia. Gipuzkoako ekonomiaren garapena aztertzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Beraien erronka  nagusiak ziren: Gipuzkoako enpresak atzerrian ezaguztaraztea, lehiakorragoak egitea eta inguruak eta gizarte egiturak emanten dizkien abantailak aprobetxatzea.



Lan asko eta oso garratzitsua egin zen lehen urte haietan; Batetik, identifikazio lana: enpresen egiturak ezagutu, tamainak, sektoreak, modernizazio maila, kokalekuak,... sinergiak identifikatu eta elkar lanean jarri zituen horietariko asko. Bestetik, aurkakoak ezagutu: non eta nola egiten zuten lan, zein baldintzetan murgiltzen ziren bai ekonomikoki, bai politikoki eta sozialki ere.



Lana horrek fruituak eman zituen eta enpresa batzuk (ertainak) etekina atera zioten; elkarteak sortu ziren eta elkarren artean lanean hasi ziren. Baina, Gipuzkoa oso handia gelditzen zen Agentzia batentzako eta errealitate desberdinak zeudela ikusi zen. Ondorioz, 90. hamarkadan  tokiko agentziak  irekitzen hasi ziren, Gipuzkoako Garapen Agentziaren babesa eta laguntzarekin.



Horrela sortu zen GOIEKI, Goierriko Garapen Agentzia, 1993an, Goierriko 18 herritaeko enpresei aholkua eta laguntza emateko. Goierriko ekonomiak bere  berezitasunak dauzka. Industria da sektorerik garrantzitsuena, eta, enpresak, ertainak edo txikiak dira. Horietako asko daude mundu mailan kokatuta. Goiekiko erronkak dira enpresa hauen lehiakortasuna hobetzea, mundu globalizatu honetan murgiltzen laguntzea eta horretarako erabaki onak hartzeko argudioak ematea.



Lehen urteetan kanpoko ikerketa egin zuen eta gure lurraldearekin bat egiten zuten bi ekonomia aztertu zituen: Babaria (Alemania) eta San Frantzisko (AEB) hartu ziren eredutzat. Babaria 2 miloi biztanle dituen herrialde bat da, industria aldetik Goierrirekin antzekotasun handia duen lurraldea. Bere datu ekonomikoak oso onak ziren eta horiek nola lortu aztertu zen; eta San Frantziskon dago Silicon Valley, munduko Garapen Agentzia garrantzitsuena eta bere lana zein eta nolakoa zen aztertzea izan zen jarduera nagusia.



Lan guzti hauek ondorio oso onak ekarri zituen.  GOIEKIk jarraitu zituen  urratsak hauek izan ziren: enpresa guztien sinergiak identifikatzea, hauek denen artean partekatzea eta beraien arteko elkarlana sustatzea.



Azken urteetan, zeresana sortzen ari den gaia ADIMEN LEHIAKORTASUNA da, erabaki onak hartzen laguntzen duen herramienta garrantzitsuena. 



Zer da ADIMEN LEHIAKORTASUNA? Negozio-egoera, elkarte eta erakundeetatik datuak hartu eta era sistematiko eta egoki batean informazio baliogarri bihurtzen duena.



Bi funtsezko ardatz ditu; bat, datuak hartzen ditu: enpresaren, gizartearen, inguruko ekonomiaren eta ingurumenaren datuak, eta, bi, datuak irakurri eta aztertu ondoren informazio bihurtzen ditu. ERABAKIAK ONDO hartzeko informazioa. Eta hau da funtsezkoa: erabakiak ondo hartzea.



Nola egiten da?  Lehenik, helburuak finkatu behar dira. Hau funtsezko lana da, sustraia. Ondoren, helburu horiek lortzeko behar diren datuak finkatu behar dira, eta, noski, datuak jaso. Lan honek ere bere eragina dauka, hazia dela esan genezake.  Azkenik, sistema batean sartzen dira eta datu horiek informazio bihurtzen dira.



Gai hau benetan interesgarria iruditzen zait sakonago aztertzeko. Oraintxe mundu mailan jorratzen ari den gai bat da eta aurrerapauso bat izango da tokian tokiko enpresen etorkizunerako. 




GOIEKIko Adimen Lehiakorra saileko teknikaria
