Elebiduntasunaren onurak gizartearen eguneroko bizitzan

Hizkuntzalaritza ikerketa berriek adierazi dutenez, elebiduntasunaren onura zehatzak ezagutzera ematea gero eta funtsezkoagoa da gizartearen egunerokotasuna hobetzeko. 

Azken urteotan, elebiduntasunaren inguruko ikerketa arloak indarra hartu du hizkuntzalaritzaren eremuan, antzina bogan zeuden joera elebakarretatik aldendu dira ikerlariak eta gero eta gehiago, ikertzaileek elebinduntasun eta eleaniztasunari arreta gehiago jartzen ari dira. Elebiduntasuna munduko lurralde desberdinetan gertatzen den hizkuntzalaritzako fenomeno azpimarragarria da. Gaurko mundu globalizatu honeta, elebiduntasuna gizarte eta hizkuntza desberdinen artean gertatzen da eta lurralde bakoitzean bereizgarri diren ezaugarriak uzten ditu agerian. Ugariak izan dira elebiduntasunaren onurak azpimarratu dituzten ikerlariak, Ellen Byalistok, ikerlari kanadiarra, esaterako, bai eta onura hauen aurka agertu diren ikerlariak ere.

Halabaina, neurozientzian zentratutako ikerketek argi utzi dute, elebidunen eta elebakarren burmuineko estrukturak desberdinak direla. Hizkuntza bi hitz egiteko gai izateak norbanakoaren arreta eta kontrol gaitasuna hobetzen ditu, burmuinaren funtzio garatuenetakoak kontsideratzen direnak. Aktibazio paraleloa defendatzen duen hipotesiaren arabera, elebidunek hizkuntza batean zentratzean, beste hizkuntza blokeatzeko esfortzua egin behar dute une oro. Haurtzarotik, ume elebidunek hizkuntza sailkapena egiten dute ezagutzen dituzten pertsonakin. Hortaz, badakite amak gaztelaniaz diharduela eta aitari euskaraz hitz egin behar diotela. Edota nor den amona eta nor abuela. Hizkuntza sistema bi aldi berean aktibatuta edukitzeak burmuinaren esfortsu adizionala eskatzen du, eta behin eta berriz gertatzen den esfortsu horrek burmuineko materia gris eta materia zuriaren dentsitatea areagotzen duela aurkitu dute ikerlariek. Honako aurkikuntza honi, erreserba cognitiboa deitu izan diote ikerlariek. Aurkikuntza honek garrantzi handia izan du gaixotasun neurodegeneratiboen eremuan, izan ere, pertsona elebidunek pertsona elebakarrek baino denbora gehiago irauten dute, sintomen eragiten dieten arte. Alzheimerraren inguruan burutu diren ikerketen kasuan, pertsona elebidunek pertsona elebakarrek baino hiru urte gehiago irauten zituzten Alzheimerraren sintomak izan gabe, nahiz eta kognitiboki gaixotasuna fase berean egon. Emaitza hauek ezin izan da beste edozein medikamentuekin lortu.

Hortaz, elebiduntasunetik eratorritako abantailak anitzak direla argi dago. Hala ere, ezagutza hau gizartearen egunerokotasunera eraldatzeko modu eraginkorrik ez da oraindik aurkitu. Ikerketaren esparru askotan gertatzen den gisan, hizkuntzalaritzan ere, ikerketak ez dira gizartean jarraian islatzen, eta beraz, ikerketaren emaitzen eta gizartean burutzen diren praktiken arteko aldea nabaria da. Hortaz, beharrezkoa da teoria ekarpenak dimentsio praktiko batera eramateko baliabideak sortzea eta baita baliabide horien berri ematea ere; hau da, informazioa hedatzeko mekanismoak ezarri beharra dago.

Euskal Herriak munduan ezaugarri den elebiduntasun berezia du, hizkuntza erromaniko eta pre-indoeuropear baten arteko elebiduntasun fenomeno bakarra islatzen duena. Hizkuntzen arteko kontaktu berezi honek nazioarteko hizkuntzalarien arreta erakartzen du eta horren onurak hedatzeko ardura komunitate zientifikoarena da.

Lehenik eta behin, informazio eza konpondu beharra dago. Batutako azken inkesten arabera, familien 30%ak ez daki zeintzuk diren elebiduntasunaren onura zehatzak eta horren ondorioz, euren seme-alabak. Datu hauek kontuan izanda, hezkuntza zentroetan informazio jardunaldiak antolatzeko beharra ikusten dute irakasleek.

Nagusien artean, bi hizkuntza sistemak ekartzen dituen onurak azaltzeko beharra dago. euskaltegiek nagusientzako euskara ikastaroak bultzatzeko, elebiduntasunak Alzheimerrari aurka egiteko dituen onurak beharko lirateke, epe luzean eragin ditzakeen osasun abantailak azalduz.