Osasun alorreko espezialitatea.



MINBIZIA



Eztabaidaezina da minbizia egun dugun erronka irmoenetarikoa dela. Izan ere, Euskal Herrian egunetik egunera minbizi kasu gehiago antzematen dira eta gizarteak eritasun honekiko duen jakintza murritza dela eta, guztiz estigmatizaturik dagoen patologia arduragarri bezain ezkutua bilakatu da. 



Theodore Gericault artista erromantikoak La Meduse Ontzidiaren Almadia deituriko artelanean irudikatu zuen bezala,  minbizia biziaren eta heriotzaraen arteko lehia gogor eta krudeltzat definitzen dute minbizian espezializatutako zientzialari askok.  Artelanaren konposizian ikus daitekeen bezala, minbizia pairatzen dutenen artean bi oinarrizko elementuk osaturiko borroka antzeman daiteke: batetik, heriotza, pertsona bere biziaren amaierara daramana, eta bestetik, biziraute-sena, pertsonaren salbazioarekin lotua.



Gaitz krudel honen gertakarian barneratuta, minbiziaren intzidentzia (urtean diagnostikatzen diren kasuak) gutxiagotzeko  ezinbestekoa da lehen mailako prebentzio-programa ezberdinak abiaraztea; bizi-ohitura osasuntsuak sustatzea, laneko arriskuen prebentzioa eta erradiazioekiko esposizioa murriztea, esaterako. Era berean, behar-beharrezko ekintza litzateke diagnostiko goiztiarrean oinarritutako ildo estrategikoak garatzea. Izan ere, Euskadiko Plan Onkologikoan azaltzen denez, diagnostiko goiztiarraren bitartez antzemandako kasuen artean, nabarmen gutxitzen da heriotza-tasa.



Tamalez, prebentzio programak aurrera eramanda ere, urteroko legez milaka kasu antzematen dira gure Autonomia Erkidegoan. Aitzitik, minbiziaren tratamenduak jaso duen aurrerakada eta prebentzio neurrien aplikazioa dela eta, azken urtean minbiziaren biziraupen-tasa %76.3ra igo da, aurreko urtearekiko aldaketa nabarmena erakutsiz. Bularreko minbiziaren kasuan, esaterako, diagnostikatutako kasuen %95ak baino gehiagok lortzen sendaketa. 



Diagnostikatzen diren kasuen ehuneko handi batek sendatzea lortzen badu ere, ahaztezina da gaixo eta familiek dagnostikoa jaso aurretik prozesu-onkologikoaren amaiera arte sufrimendu-emozional jarraia bizitzen dutela. Horrenbestez, kontuan hartu beharrekoa da, prozesu onkologikoen eman daitezken aldaketak indibidualak direla eta pertsona bakoitzak egoeraren kudeaketa pertsonala garatzen duela.



Gaixoen ongizatea bermatzeko eta arestian aipatutako egoera emozioalaren kudeketari ekiteko, derrigorrezkoa da talde multipisziplinarrak osatzea  eta zainketa gizatiar, profesional eta holistikoak eskaintzea, pertsonen dimentsio biologiko, espiritual, psikologiko, sozial eta kognitibo indibidualak errespetatuz. Oreka biopsikosozial honetan minbiziaren aurkako erakundeek berebiziko lana egiten dute, prozesu-onkologiko osoan zehar pazienteari zein familiari arreta espezializatua eta gizatiarra emanez.



Minbiziaren aurkako erakunde ezberdinetan ez ezik, osasun-erakundeok ere lanean jardun behar dugu, profesionalen artean ezagutzak elkarbanatuz eta ongizatea bermatzeko helburuari ekinez. Osasun langile orok, hala nola erradiologiako teknikari, erizain laguntzaile, mediku, zelari, zerbitzuetako langile, psikologo, administrari eta nola ez erizainek,  prozesu onkologikoen gidari eta laguntzaile papaera betetzea ezinbestekoa da pazienteei kalitatezko zainketak eskaini ahal izateko, izan ere, osaun profesional guzti-guztiak baikara paziente onkologikoen ongizatea bermatzearen arduradun.



Amaitzeko, minbiziari ekiteko erronka azaldu ondoren eta minbizia duten pertsonen bidaia ikusita, ezin dugu ahaztu edozein momentutan etor dakigukela minbizia ate joka eta gizabanako guztiontzat bezala, guretzat zein gure famili eta lagunentzat ere kolpe ikaragarria izango litzatekela minbizi  diagnostikoa jasotzea.