Ikasturteari ongi etorria



Uda atzean utzita, hurrengo hilabetetan ditugun erronkei eusteko unea iritsi da. Horretarako, aurreko ikasturtean gertatutakoak baztertu, eta berrian zentratzea izango da gure lehentasuna. Fakultatean dauden berrikuntzak gertutik ezagutzea da helburu hori betetzeko gakoetako bat. Kirol graduak, esaterako, maratoiak prestatzeko zuzenduta dagoen ikasgai bat eskainiko du.



2020ko ikasturtean, EHUko Kirol Fakultateak aurtengoarekin antzekotasunak dituen Atletismoaren oinarriak izeneko ikasgaiaren harrera neurtu zuen, eta emaitzen artean, izena eman zuten ikasleen % 60 maratoi bat prestatzeko grina zuela ondorioztatu zuten, horietatik, % 35 emakumeak izan ziren eta gainontzekoak, % 25, gizonezkoak. Gainera, azterketan ateratako emaitzen aburuz, runninga praktikatzeko ohitura duten ikasleen kopurua oso altua izan zen, izan ere, % 80ak baiezkoa eman zuen galdera horretan. Praktikatzeko arrazoiez galdetuta, martxotik maiatzera arte bizi izandako itxierak aire zabalean praktikatzen diren kirolekiko interesa piztu duela aitortu zuen % 40ak.



Orain arte, maratoi bat prestatzeko gogoa duten 90 ikasle bildu ditugu eta segurtasun distantziak behar bezala mantentzeko hiru taldeetan banatzea aurreikusi da. Horrez gain, fakultatearen aurrekontuaren % 30 kirol materiala hobetzeko inbertitu dute. Ikasgai honetan, zehatz mehatz, eraiki berria den barruko atletismo pista eraikitu dute uda osoan zehar. Horrek, korrikalariei distantziak eta denbora behar bezala neurtzea ahalbidetuko die eta Euskal Herriko eguraldiari aurrea hartzeko beste modu bat izango da. Azpiegitura Berlingo Bentheun polikiroldegia oinarri hartuta, eraiki egin da, 5 kale izango ditu eta 50 pertsona sartzeko moduko harmailak izango ditu. Gorka Berantegia arkitektoak diseinatutako 7 metroko egitura barguardista baten aurrean gaude.



Kirol materialaren harira, egindako ikerketan ateratako ondorioen arabera, nahiz eta kirol fakultateko ikasleak izan, korrika egin behar zen egunetan, gazteen % 60 ez zuen arropa eta zapatila egokiak eraman. Hortaz, ikasgai berriaren baldintzetako bat arropa egokia janztea izango da. Tokiko merkataritzan lan egiten duen punta-punta merkatari baten bisita izango du, berak erakutsiko baitigu zeintzuk diren zapatilak erosterakoan jarraitu beharreko irizpideak (punta eta orpoa zilikonaz estalita izatea, estetika erosotasunaren aurrean alboratzea eta neurri egokiko zapatilak hautatzea). 



Era berean, Gasteizko Martin Fiz korrikalaria izango dugu gurean astean behin, mota honetako lasterketa bat nola prestatu behar den azaltzeaz arduratuko dena. Lehendabizi, korrika egiteak dakartzan onurak islatuko ditu, esaterako, arnas- eta zirkulazio-aparatuaren funtzionamendua hobetzea, gizentasuna eta diabetesa ekiditea, kardiobaskularrak diren gaixotasunak pairatzeko aukera murriztea, oinen malgutasuna lortzea, lesioak saihestea etab. 



Ondoren, maratoia prestatzeko teknika zehatzak erakutsiko ditu, berotzeko ariketak lehendabizi, eta entrenamenduan hobetzeko serieak ondoren. Lehiaketari aurre egiteko beharrezkoak diren gomendioak ere luzatuko ditu, horien artean, besoen eta oinekin egiten ditugun mugimendu berak behin eta berriko errepikatzea, horrek gorputza ariketa horretara moldatzea ahalbidetuko du eta beharrezkoak ez diren mugimenduak ezabatzen lagunduko du.



Ikasturte berriak dakarren berrikuntzak ikusita, gazteek ezkutuan duzuen ikasteko grina piztea izan da nire xedea nagusia. 



Korridoreetatik ikusiko gara!