Maialen Berasategik EIZIEren 31 eskutik blogean itzultzaileen lanbidearen inguruan dauden aurreiritzi txarrei buruz idazten du.



Pertsonalki, prozesuan testuak ulergarriago egiteak gogobetzen du, eta egileek eta itzultzaileek elkarri etekina ateratzen diotela pentsatzea gustatuko litzaioke. Halere, duda profesional-existentzialek lanbidearen natura kolokan jartzera bultzatzen dituzte itzultzaileak; ondorioz, batzuetan zuzentzaileen rolaz lotsatzen dira, frustrazioak testuen zuzenketaren bitartez gainditzen ahaleginduko balira bezala. Hanka-sartzeak ere badituztela eta horrek sufriarazten diela gaineratzen du. Bukatzeko, itzultzea kontu pertsonala ez denez, itzultzaileen testuak ere zuzengarriak direla aipatzen du.



: Soziologia



Jaun eta andre agurgarri horiek:



Gaur Bilbon Emakumeen Nazioarteko Martxa igaroko denez, badirudi pertsona batzuentzat ekitaldia egitea zilegi den eztabaidagarria dela oraindik ere. Gauzak horrela, emakumeon egungo egoera aintzat hartuta, hau da, lan-baldintzak, zaintza-lanen ardura eta pairatzen dugun indarkeria matxista, besteak beste, Emakumeen Martxa gure eskubideak aldarrikatzeko ezinbestekoa dela esan dezakegu, eta hona hemen horren alde aipatu nahiko nituzkeen auzirik adierazgarrienak.



Alde batetik, eskubide gehiago erdiesteko eman diren aurrerapausoak izan badira ere, egia da lan-eremuan oraindik emakumezkook hainbat oztopo aurkitzen ditugula. Araututako berdintasun-kuotak kontuan izanda, erakunde publikoetan bi sexuen arteko presentzia oso orekatua egon ohi den arren, enpresa pribatuetan egoera erabat ezberdina da. Izan ere, nahiz eta arlo publikoan zein pribatuan legezko berdintasuna guztiz zabalduta dagoen, azken horretan emakumeen kopurua eskasagoa da eta, hori gutxi balitz, alde handiak daude batzuen eta besteen soldaten artean. Horrez gain, beirazko sabaia deritzogun horrek ere emakumeon lan-baldintzetan oihartzun nabaria duela azpimarratzea dago. Beste era batera esanda, formakuntza eta esperientzia zabala dugun emakumeok, sarritan, goi-karguetara iristeko ibilbidean zailtasun gehiago aurkitu ohi ditugu, gure ardura eta zuzenketarako gaitasunari uko eginez. 



Ildo beretik, emakumeok lanean etxetik at ordu asko emateaz gain, etxera bueltatzean seme-alaben edota senide dependienteen premiez ez ezik, etxeko betebeharrez ere arduratzen gara eta horrek, ondorioz, aisialdirako denbora izugarri murrizten digu. Horrenbestez, emakumeok jazaten dugun karga bikoitza edo hirukoitza hori gure osasun fisiko eta psikologikorako kaltegarria suertatzen da, askotan estres kronikora edo depresiora bultzatuz. Gauzak horrela, egozten zaizkigun zaintza-lan horiek bete ahal izateko, askotan jardunaldi-erdira jotzeko erabakia hartzen dugu, gure garapen profesionalaren sinonimoa izaten bada ere. 



Hori guztia horrela izanik, emakumeon aurkako indarkeria ere kontuan hartu beharko genuke. Aipatutakoaren arabera, lan-esparruan berdintasunean oinarritutako neurriak eta arauak eredu bilakatu eta, halaber, indarkeria matxistari aurre egiteko lege berriak plazaratu diren arren, egunerokotasunean gero eta sarriagoak dira matxismo kasuak, sexu-erasoak eta hilketak barne. Zuzeneko edo bistako indarkeria hori ikusgarria dela eta horren kontrako salaketek gizartean eragin handiagoa izan ohi dituztela ezin da ukatu. Edonola ere, zeharkako indarkeriari dagokionez, hots, era lausotuagoan azaltzen dena, hori askoz eraginkorragoa dela azpimarratu beharko dugu. Ikusezina den indarkeria bi alderditan berezten da, egiturazko indarkeria eta indarkeria sinbolikoa, hain zuzen ere. Lehenengoaren kasuan, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna oztopotzen duten egituren eta baliobideen antolaketa desorekatuak sorraraziko du; bigarrena, aldiz, komunikabideek eta hezkuntza, erlijio edota gainerako kultur-erakundeek transmititzen dituzten mezu eta diskurtso matxistetan datza. Zeharkako indarkeria 



Hori dela-eta, 

Hori guztia horrela izanik, 

gogoeta egin
