Erantzuteko orria Irakurriaren ulermen-proba
 Mikel Elorzak, 2019. urtean Berrian argitaratutako iritzi-artikulu honetan, inbertsio enpresek hiritarren bizimoduan duten eragin kaltegarria salatzen du. Enpresa hauen helburu bakarra dirua irabaztea da eta, Elortzaren ustez, haiek diruz hornitutako enpresek eskaintzen dituzten zerbitzuen beste aldean pertsonak egotea ez zaie inporta. Hiritarrengan eragin zuzena duten erabakien atzean ez omen daude pertsonak, diruak agintzen baitu munduan idazlearen ustez, eta hau ez du batere gustoko Mikel Elorzak. Erantzuteko orria l : LITERATURA Izenburua: 2021.urterako lan proposamena: EAEko antzerkia Interneten duen presantzia ikertzea. Literatura eta Teknologia Berriak sailak hurrengo urteko ekitaldirako helburu bezala, orain dela bost urte hasitako EAEko Literatura Interneten ikerketarekin jarraitzea proposatzen du. Dagoeneko, narraziogintza eta poesia Interneten nola agertu eta zabaltzen diren aztertu egin dira proiektu honen baitan eta ikerketa hauen emaitzek izan duten harrera ona eta oihartzuna kontuan izanik, antzerkiaren azterketa egiteak lehentasuna izan behar duela uste du lan talde honek. Hain zuzen, aurreko ikerketek erakutsi duten bezala, Guttenbergek inprenta asmatu geroztik, ez da eman kulturaren munduan Internetek suposatu duen iraultza bezalakorik. Eta teknologia berriek, orokorrean, eta Interneten eskutik heldu diren gizarte-sareek bereziki, kulturari ireki dizkieten ate eta mundu berriak ikertzea XXI. mende honetako lehen argazkietariko bat egitea suposatzen du; bete betean, elkarte honek duen xedearekin bat egiten duena: Oraina aztertuz, geroa asmatu! Ikerketa honek, aldiz, aurreko bi literatura generoak supasatu ez duten erronka bati aurre egin beharko dio, antzerkiak, besteak ez bezala, zuzeneko emanaldietan eskaintzen baitu bere artea eta ez literatur testuen formatuan. Baina honek orain arte landu ez duen dimentsio bat eskainiko dio ikerketari, eta, agian, antzerkia bezala momentuko kultura-esperientzia den bertsolaritzari ere lekua egin ahal izango zaio etorkizunean proiektu honen baitan, horrela XXI.mendeko arte eta kultura manifestazioen marko hau borobilduz. Ikerketa lan hau EAEko antzerki talde profesional gehienak biltzen dituen ESKENA eta euskarazko antzerkia biltzen duen EMAZE elkarteen webguneak aztertuko ditu lehenik eta behin, hauek eskaintzen dituzten datuetatik abiatuz, ikerketaren korpusa osatuko duten antzerki taldeen zerrenda eratzeko asmoz. Behin korpusa definiturik, hurrengo atal hauek jorratuko dira; antzerki taldeen webguneen azterketa; bideo plataforma ezberdinetan (youtube, vimeo...) duten presentziaren azterketa eta sare sozialen (instagran, twitter,...) erabile- raren azterketa. Antzerki konpainien web orrien ikerketari dagokionez, hauek agertzen dituzten atalen azterketa egingo da eta bertan eskaintzen duten informazio motaren bilketa egingo da. Honelako webgune gehienek, taldearen aurkezpena eta nondik norakoak biltzen duen atal bat izaten dute. Baita ere kartelean dituzten ikuskizunak agertzeko beste bat eta haien ibilbideko produkzioak biltzen dituen portfolioa. Teknologia berriek azken bi atal hauetan egin ditzaketen ekarpenak handiak dira, lehen inprimatu beharreko aurkezpen txosten bat zen horren aurrean, ikuskizun eta emanaldietako argazkiak eta bideoak txertatu ahal diren plataforma dagolako orain eta, baita ere antzerki azoketara joan aurretik, programatzaileek konpainien lanak ezagutu ahal izateko erakuslehio paregabea. Bigarrenez, Internetek eskaintzen dituen bideo plataformak harakatu eta euskal antzerki taldeek zelan eta zein neurritan erabiltzen dituzten aztertuko da. Youtube eta Vimeo bezalako orriek, luzeera ezberdinetako bideoak gordetzeko eta erakusteko aukera ematen dute, taldeei baina baita ere gizarteari, antzerki munduak sortuta koaren bilduma izan daitekena eraikitzen lagunduz. Zentzu honetan Eskena elkarteak azkeneko asteetan EAEn estreinatu izan diren antzezlan guztien kopia bana du bideo formatoan, Euskadiko Antzerki Bilduma eraikitzeko oinarri izan daitekena. Hirugarrenez, webguneak dituzten taldeei gizarte-sareek egiten dizkieten ekarpenak batu egingo dira (zozketak egiteko aukera, emanaldien berri ematea, taldekideei egindako elkarrizketak edo hauen iritziak). Eta gainera web orri bat mantentzeko aurrekontu nahikorik ez duten taldeen presentzia aztertuko da bereziki, askotan, honelako taldeek Facebooken izaten baitute haien aurkezpen orri bakarra. Ezin dira ahaztu, beste alde batetik, gizarte- sareek antzerki talde hauen zaleekin interakzioa susta-. tzeko eskaintzen dituzten erreztasunak. Bukatzeko, eta promoziorako erabiltzen dituzten aurreko baliabideetatik haratago, antzerki ikuskizun berrietan teknologia berrien erabilpena aztertuko da. Hots, zein neurritan erabiltzen dituzten gaur egungo antzezlanetan bideoak, soinu-grabazioak, Internet bera... EAEko antzerki taldeek. Azterketa honek, arestian esan bezala, ekarpen handia egingo dio XXI.mendeko ikerkuntzari, zuzeneko arte batek, milaka urteetan aldatu ez den arte honek, aurkikuntza berrietaz zelan baliatu denez erakutsiz.