Gizartearen garapena munduan zehar. 



Gizartea belaunaldiz- belaunaldi aldatzen joatea,  denok jakin eta ulertzearekin batera, espero dugun errealitatea da. Garatze prozesu horren abiadura azkarra edo tamainakoa ote den galdetzen denean aldiz, eztabaidak sortzen dira. Esaera zaharrak dioen bezala zenbat buru hainbat aburu. 



Growing Together elkarteak idatzitako argitalpen honetan, eta hezkuntzari buruzko jardunaldian emandako hitzaldiari jarraipena emanez, haien istorioa eta hazkuntza prozesua azaltzen dute. Lan honek bi helburu nagusi bete ditu; alde batetik,  aditu gisa jaurdunaldiko entzule eta argitapenaren irakurleei, gizartearen eboluzioak hezkuntzan duen eraginari buruz erreflexioa egitea, eta, bestetik, haien lana ezagutzera ematea. Horretarako, bi zatitan banatu da argitapena. 



Growing Together elkartea duela 10 urte jaio zen Donostian. Bizi laburra duen arren, denbora gutxian gauza asko lortu dituen horietako bat da. Izan ere, elkartea sortu aurretik proiektuan lanean hainbeste denbora igaro izana arrakasta lortzeko oinarrietako bat izan dela diote kideek; planifikazioa ezinbestekoa dela alegia. Elkarte honen jarduera nagusia azpigaratutako herrialdeetan hezkuntza maila sustatzea da.  Zerbitzu integrala eskaintzen dute eta hori talde heterogeneoen sormenak ahalbidetzen du, hots, talde bakoitzean mediku, psikologo eta hezitzaileak dituzte. Gero eta azalera handiagoa hartzen hari dira, eta horren froga dagoeneko Afrikako hegoaldeko herrialde guztietan eta baita Errumania, Bosnia edo Errusia bezalako Europako ekialdeko beste herrialde batzuetan lanean egon izana da. 



Lehengo zatian, haien lana ezagutzera emateko, eta batez ere, eginkizunei sinesgarritasuna emateko,  datu objetiboez gain, pasarte batzuk aipatzen dira. Onartu beharra dago datu asko emateak zehaztasun gehiegi eskaintzen duela, eta horrek irakulearen imaginazioa zaildu egiten du. Hori dela-eta, elkarteko kideetako batek, Sarak, Somaliara lehengo aldiz bidaiatu zuenean bizitako esperientzia kontatu du. Hasieran, proiektua betetzeko ilusioa eta gogo hura oso ondo deskribatzen ditu, horrek zekarren ezjakintasuna eta beldurra alde batera utzi gabe. Ondoren, lanerako behar zituzten baliabideekin izan zituzten ezusteakoak ere aipatu ditu, umore zertzeladak emanez eta, azkenik, haurrak ezagutu zituen lehenengo unetik Somalia utzi zuen arte jasotako maitasuna eta berotasuna azpimarratzen ditu; irabazi emozionak ekonomikoak baino askoz aberasgarriagoak direla ohartaraziz. 



Bigarren zatian, gaur egun gizartea jasaten ari den aldaketaz hitz egiten da eta, zehazki, horrek hezkuntzan eta bere sisteman duen eraginari buruz hausnartzen da. Hezkuntzan eragiten duten kanpo indarrak ere aztertzen dira, besteak beste, ekonomia, familia eredua, teknologiaren garapena... azken honek badu zer 

esan asko. Elkartearen ustez, teknologiak azken urteetan jasan duen garapenak asko eragin dio gizarteari, eta baita nortasunari ere. Iritzia erabat subjetiboa denez, gizarte, adin, sexu eta arraza ezberdineko pertsona talde bat osatu dute. Haiekin solasean aritu eta ikuspuntuak elkarbanatu ostean, hausnarketari  aberastasun maila altua ematea lortu dute, iritzi aniztasunari garrantzia emanez.



