00 URTE IZAN BITEZ



Euskararen Hizkuntza Politika aldizkariak 2011n bere ibilbidea hasi zuenetik, euskarari dagozkion mugarri historiko garrantzitsuen lekuko izan gara. Besteak beste, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren sorrera edo Euskal Herri osoko Hizkuntza Politika bateraturako plana; 2016an eta 2017an, hurrenez hurren.



Esan beharra dago, mugarri horiek gertatze aldera, ekintza ugari egin izan dituela aldizkariak, pertsona juridiko gisa, nahiz bertan diharduten norbanako pertsonek:

Alabaina, Hizkuntza Politikarekin lotuta egon zitezkeen gai oro identifikatzen saiatzeaz gain, horiek ikertzeari ekin izan dio, gogoz eta etengabe, horrek askotan suposatu izan dituen oztopoei aurre eginez. Gogoan dut, esate baterako, zailtasun ugari izan zirela, hasieran, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen Akitania Berria lurraldeari zegozkion ikerketa soziolinguistikoak gauzatzeko. Hala eta guztiz ere, aldizkarian aritzen den soziolinguista taldeak, etsi ordez, egiteko guztiak bete (haiei zegozkien lan soziolinguistikoez harago, adibidez burokrazia), eta, azkenik, ikerketa soziolinguistiko andana burutu zutela. 

Alde horretatik, guztiz pribilegiodun sentitzen naiz, aukera izan dudalako aldizkariaren argitalpenen atzean egon den lan handia ezagutzeko. Izan ere, zazpi urtez aldizkariaren zuzendariaren Maddi Etxebarneren hizkuntzalari-aholkularia izan nintzen aldetik, uste dut badagokidala irakurleei eta euskal gizarteari, oro har, aldizkariaren lan handi horretaz ohartaraztea; lan hain garrantzitsua izanik ere, horren alde handi bat ilunpean geratzen dela dakit-eta.

Beraz, zehatzago aipatu nahiko nituzke hamarkada honetan aldizkariak egindako lan nekeza eta horren emaitza izan diren ekarpenak:



Hasteko, Eneko Gartzia Egiluz eta Maialen Alkiza Barrueta aldizkariaren sortzaileen ekimena. Aldizkari honen beharraz jabetu ziren, Euskal Herri nahiz nazioarteko hizkuntzalari aditu egokiak elkartu, lan administratiboei ekin, eta bizitza eman zioten gure jardunari aldizkarian.

Jarraitzeko, arestian aipatutako Maddi Etxebarne aldizkariaren zuzendariaren kudeaketa bikaina eta, begi honez, bere aholkulariak izan ginenen iritzia beti aintzat hartzeagatik. Berari esker, gainera, euskararen hizkuntza politikako oinarrizko ezagutza oparoa eskuratu genuen baita ere aholkulariok, orain berebiziko garrantzia duena gure zeregin berrietan: adibidez, nire kasuan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailean, baina baita Nafarroako Gobernuko eta Iparraldeko Herri Elkargoko hizkuntzala

Lankidetza aipatu dugunez, berau azpimarratu behar da, aldizkariko ikerlari, erredaktore eta bestelako langileen artean, bai eta aldizkaritik kanpoko kideekin elkarlanean aritu izana ere.





Labur esanda, Euskararen Hizkuntza Politika aldizkariak ezinbesteko funtzioa betetzen du euskararen existentzian, berau indartuz, eragileak elkartuz, euskarak Euskal Herri osoan batasuna izan dezan, eta, azken finean, euskara albait ongien bizi dadin, euskaldunon ekintzaren esku, euskaldunon ahoan eta bizitza politikoan.



Aldizkariaren 10. urteurrena dugun honetan, hortaz, bere lanaren balioa aitortu eta goraipa dezagun nahi nuke. Ez gaitezen geratu euskal gizarteak aldizkariari zor dizkion ezagutzagatik eta lorpenengatik gure esker ona adierazi gabe: Zer izango litzateke euskararen hizkuntza politikaz edota berau ezagutarazteko ahaleginaz Euskararen Hizkuntza Politika aldizkaria barik, jakinik beste antzeko argitalpenik ez daukagula? 



Horregatik guztiagatik, zinez, bere beharra dugu, 10 urteotan izan dugun bezalaxe, orain eta gero. 10 urte izan ordez, oraindik 100 gehiago, gutxienez, izan bitez.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburua
