Erantzuteko orria lrakurriaren ulermen-proba Laburpena
 Mikel Elorzak Berria egunkariko iritzi-artikuluan, egungo kapitalismo-motaren gaineko hausnarketa plazaratu du. Hasierako lerrotan diruaren izate fiktizioa aipatu ondoren, Euskaltel enpresaren berri eman digu, zeina britaniar inbertio-funtsen esku geratuko den, albiste hori aitzakiatzat hartuta, gaurko negozio askoren funtsa azaldu digu: funtsa-enpresen oinarrian ez dago ez herrialderik, ez pertsonarik, mozkinak bakarrik. Hori irudikatzeko, etxebizitza alorreko Krisiaren eta Huescako zaharren egoitzaren kasu lazgarriak ere aipatu ditu. Erantzuteko orria  : Hezkuntza-politika Izenburua: Hezkuntzaren gaineko txostena, datorren urteari begira. Txosten honen xedea hezkuntza-sistemak duen erronka garrantzitsuena jakinaraztea da; halaber, horri aurre egiteko eman beharreko pausoak ere izango dira mintzagai. Aurrera, arazoa zein den antzematea izango da, eta, hori jakite aldera, iazko EAEko parlamentuak agindutako ikerketarako erreparatuko diogu.Hala; ikerketa horren bidez gure ikasleen jakintza-mailaren berri izan genuen. Denon jakina denez, emaitzak ez ziren batere onak izan: matematika eta zientzia arloan oinarrizko hutsuneak irakurritakoa ulertzeko arazoak, ideiak idatziz islatzeko zailtasunak... Dena den, alderdirik kexkagarriena azken urte hauetako bilakaera izan da emaitzak gero eta kaxkarragoak izan baitira. Emaitza horiek sistemaren oinarrizko akatsa azalarazten dute, ezabairik gabe. Beraz, egoera ezkor honi buelta emateko, Hezkuntza sailak hausnarketa sakona egin behar du. Hala, hezkuntza-sistemako partehartzaile guztiekin hitz egin beharra dago, esan legez, oso errotu dauden akatsak antzematea beharezkoa baita. Lehenik, hezitzaileen iritzia jasotzea da: dituzten beharrrak sakonki jakiteko xedez. Hauxek dira jakin beharreko nagusiak: hezitzaileen lana egiteko formakuntza, nahikorik izan duten, eta, hala izan ezean, arlo horretan zer gabezia ikusten duten. Era berean, ebaluazio-metodoa egokitzat jotzen duten otaundu beharko genieke hain arlo garrantzitsuak dauzkan akatsak antzeman nahian. Bestalde, ikasleeak bermeaz hezteko ikasle-ratio egokia zein den jakitea ere ezinbestekotzat jotzen dugu. Hezkuntza-saileko bestelako langileei ere asebetetze-inkesta egin beharko genieke; haien oharpena oso garrantzitsua litzateke horniketa-arazorik dagoen jakiteko, baita egoitzen azpiegituren arazoen berri izateko ere, beste askoren artean gurasoen usteak eta bizipenak ezagutzeak ere berebiziko inportantzia du. Izan ere, lana eta familia bateratzeko arazoak usu gertatzen dira, eta horrek ikasleen motibazioan eragin handia izaten dute Azkenik, katearen ezinbesteko atalak: ikasleak. Horiexek izan ohi dira ahaztuenak, baina haien kexkak eta beharrak jakiteak arazoak zertan diren ohartzen laguntzen du ongien. Ondorioz, argi dago atalez ataleko ikerketa sakona egin behar dena. Haatik, aurreko lan guztia hutsaren hurrengoan gera ez dadin, aipatu arterketa horretatik guztietatik ondorioak atera behar dira, eta horixe da gure saileko ikertzaileen beharra. Horetarako, orpoz orpo egin behar dute lan eta ahalik eta datu gehien bilduko dituzte, ahal denik eta emaitza onenak erdieste aldera. Azken fasean, saileko zuzendarien eta arduradunen lana etorriko da. Bertan, aurrengo faseko emaitzak gauzatu behar dituzte: diruz hornitu, arauak ezarri, behar diren aldaketak abian jarri... Izan ere, aurreko pauso guztiak diruz hornitu behar dituzte. erakundeek, osterantzean, hiritarrek ez dituzte emaitzak antzemango. Hau guztian errealitate bilatzeko epeak ere ezarri behar dira: ikasturte hasieran ekingo diogu ibilbideari, eta urtebetearen buruan aldaketak ezarrita egon behar dira Zer esanik ez, prozesua etengabea izango da: aldaketa horiek eragindako emaitzak ebaluatu egin beharko dira, eta, beharrezkoa izanez gero, egitura berria eman. Nekeza da proposatutako bidea, baina gure hezkuntza-sistemaren on beharrean egin behar da egin, sistemaren ospea ez ezik, gizartearen beraren etorkizuna ere jokoan baitago. Herriak hiritar formatuak izateak lekiakortasuna eta produktibitatea areagotzen ditu, eta horrek gizartearen ongizatean eragin zuzena du. Txosten honen proiektua aukeratutaizan dadin balio izatea espero dugu. 
Hezkuntza-politika taldeko arduraduna.
