Guztiok dakizuen moduan, Spot Lifek 10. urteurrena laister ospatu ahal izango dugu. Arro sentitzen naiz halako aldizkariak egin duen ibilbide zoragarriaz, eta are gehiago, arro sentitzen naiz nirekin kontatu izana, hainbeste adituen artean, ale berezi honetarako.



Seguru aski, guztiok konturatu zaretela nola aldatu den publizitatearen mundua urte batzuetatik hona batez ere. Gero eta garrantzia gehiago ematen zaio sare sozialetan egiten den publizitateari, non produktu bat erakargarria egiten duena izaten da nork den markak erabili duen aurpegi ezaguna influencer delakoa. Baina honelako publizitatea berez erakargarria den enpresak duen publikoarentzat?



Ez dut uste, zeren eta batzuetan markak ez dakite zein den haien publiko objetiboa, baina hori ez du eragiten modu tradizionaleko spot edo irratiko iragarki bat egitea, ez. Pentsatzen dute aurpegi ezagun bat lagundu ahal dietela salmentak igotzeko, baina horrek erakartzen dituen arazoak ez dute mahai gainean jarri dirudienez. 



Aurpegi ezagun batekin lantzea, alde onak baditu ere, alde txarrak nagusiak izan daitezke kanpaina bat sortzerakoan.

Alde txar horien artean, badago publiko artean pertsona horrek duen eragina, agian bere publikazioak gustatzen dute baina horrek ez du esan nahi zure marka saltzeko pertsona aproposa denik. Pertsona honek eragin negatiboa izan ditzake markarekiko. Garrantzitsua da, erabiltzen den pertsona nolabaiteko lotura edo pentsamendu akorde bat izatea markarekin eta bere ikuspegia, bestela gure kontra jokatu dezakeen papera garrantzitsua izan daiteke.



Hori bai, sare sozialak dituzten partaideek edo jarratzaileek, izugarrizko eragin handia egin dezake bai enpresaren onerako, bai txarrerako. Horregatik garrantzia handia du erabiltzen dugun publizitate motak eta nolabait erabiltzen dugun aurpegia. Pertsona erakargarria izatearekin, lortzen badugu gure produktuari buruz hitz egitea, bai jendea, bai aldizkariak edo beste komunikabideetan, bidearen parte garrantzitsu bat egina edukiko dugu. 



Zuek enpresa baten marka aurpegi batek duen eraginan apostu handia egindo zenukete?



Apostu txiki bat egitea enpresa handia denean edo marka izugarri ezaguna denean, influencer erabiltzea publizitatea egiteko agian ez du hainbesteko garrantzia. Bakarrik markagatik gehiena eginda daukazulako, baina enpresa txiki batek?



Enpresa txiki batean ezin da hain apostu handia egin, eta baloratzekoa izan daiteke betiko publizitatea egitea, bai aldizkari batean edo bertako irratian. Horrela publiko objetiboan eragina izateko aukera gehiago izan dezakezulako. Enpresa txiki batean, arruntena izaten delako bertakoei saltzea produktuak eta ez egitea salmentak interneten bidez edo beste herrialde bati. Horregatik garrantzia handia du erabiltzen den publizitate mota enpresaren eta produktuaren arabera. 



Gai hau ale berezi honen hasiera besterik ez da, ziur nago jarraian dauden artikuluak lagunduko dizkizuela zuen enpresen publizitaterako erabaki onenak hartzera. Hala ere, utzi nahi dizuet galdera pare bat, ale berezi honen amaieran erantzun ahal izango dituzuenak.



Zuek zer nolako publizitate mota erabakiko zenuke zuen enpresarako eta zergatik? Hobe dira publizitate egiteko modu berriak edo betidanik erabilitakoak gure moduan eginda?


CAko Marketing Zuzendaria.
